“Ur arreak, ur garbiak” Irigoienen azken eleberria kalean da

ur_arreak 

Nafarroako herri balizko bat irudikatu du Irigoienek eleberri honetan, bere mendi eta ibai, eliza eta eskola, ohitura eta xelebrekeriekin; geografiaren gainetik, baina, hezur-haragizko herritarrak dira erretratuaren protagonistak: gizon-emakumeen pozak eta negarrak, ilusioak eta atsekabeak, eguneroko bizinahia eta politikaren borroka-beharra…

Oraingoan ere, Xabier Mendiguren idazle eta editoreak elkarrizketa egin dio idazleari; kasu honetan, Joan Mari Irigoieni. Hementxe elkarrizketaren aurrerapena:

Irigoien, galtzaileei ahotsa emanez

 Nobela berri batekin datorkigu Joan Mari Irigoien (Altza, 1948): Ur arreak, ur garbiak, Nafarroa lehorrean kokaturiko balizko herri baten historia hurbila, urtegi baten eraikuntzak urpean uzten duen arte.

Orbetarren proiektu erraldoiaren ondotik itzuli zara eleberri “normalago” batekin. Zer-nolakoa izan da trilogiaren esperientzia?
Bi hitzetan: nekagarria baina ona. Pozik nago, oro har.
 
Gatozen beraz gure liburu honetara. Oker ez banago, ez da oraingoxea ideia, lehendik ere buruan erabilia baizik…
Nobela honek, Egunkaria-n aspaldi idatzi nuen ipuin bat du sorburu. Ipuina “Urgain” izeneko herri batean kokatua zegoen, nik asmatua. Ez da, beraz, Jose Antonio Loidik asmatu zuena, bere Hamabost egun Urgainen ezagunean. Hasieratik konturatu nintzen ipuin hura nobela baten hazia izan zitekeela, eta horretan saiatu nintzen. Lehen ahaleginean, “eskasa” zela esan zidaten argitaletxean, kopla handirik gabe. Baina nik banekien nobela eskas hark bazuela nobela on edo baleko baten oinarria, argi eta garbi izan dut beti hori. Eta orduan, erabakiririk onena hartu nuen: kaxoian sartu, eta itxaron. Aurten, hamar urte igaro ostean, berriro hartu dudan arte.
urgain

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude