Umorearenean errefuxiatu ezina

Umorearenean errefuxiatu ezina

Imanol Epeldek, 27 Zapata blogean, euskal letretan umorea falta dela dio, ez dela barrea eragiteko gai den libururik idatzi. Eta zuk, irakurle, zer diozu?

.

Lagun batek esan dit lagun batek esan diola…

Umorearenean errefuxiatu ezinaLagun batek eskatu omen zion liburu bat alaia euskaraz deprimituta dagoen bati oparitzeko. Ez. Erantzun nion lagunari. Ez nuen horrelako libururik ezagutzen. Seguruena egon ere ez dagoelako. Ondorioz, erraza da pentsatzea horixe dela gure letrek bizi duten beste drama humanitario bat. Umorearenean errefuxiatu ezina. Egoera deprimente bati irriz erantzuteko gaitasun nuloa. Euskaraz. Dena da serio, dena da lodi, dena literaturegi. Egokia publiko bat elikatzeko. Eskasegi askorentzat.

Pena eman zidan ezetz esan beharrak. Mina lagunari ezer eman ezinak. Banekielako, besteak beste, deprimituta eta euskarazko liburu on baten premian ez zegoela beste lagun bat. Bera baizik.

Umorearenean errefuxiatu ezina

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.