Udazken honetan irakurtzeko hiru liburu

Udazken honetan irakurtzeko hiru liburu –

Errutinak hartuta gaitu dagoeneko eta udazkeneko planak egiteko garaia dugu. Horregatik, hortxe udazken honetan irakurtzeko hiru liburu gomendio:

Udazken honetan irakurtzeko hiru liburu
PANZA DE BURRO– Andrea Abreu (gaztelaniaz)

2020ko ekainean plazaratu zen eta pasa den astean autoreak zazpigarren edizioa kaleratuko dela igarri zuen sare sozialetan, izan ere, urteko liburua izango dela dirudi.

Tenerife iparraldeko herri txiki bateko bi neskatoen laguntasuna du ildo nagusia, baina benetan, kanarioa den guztiak du garrantzia, hizkera, atmosfera, fonetika etab.

Andre Abreuk Kanariar uharteekin eta bertakoekin konektatzeko aukera luzatzen digu. Oraindik zer irakurri ez badakizu, zoaz korrika auzoko liburutegira eta aukeratu hau.

.

Udazken honetan irakurtzeko hiru liburu

.

GORPUTZ MADARIKATUAK-
Lucia Baskaran (euskaraz eta gaztelaniaz)

Bizitza berreraiki nahi duen emakume baten historia kontatzen da eleberri honetan. Eta protagonistaren bidaia pertsonal horretan, zoriontsu ez izatearen arrazoiak iraganean bilatuko ditu etengabe.

Estilo aldetik, zoragarria, liburua hasi eta gau osoa irakurtzen geratzeko modukoa. Lucia Baskaranen bigarren liburua dugu hau baina asko gustatu ezkero, aurretik Partir (2016) eleberria idatzi zuen, oso gomendagarria ere.

.

.

Udazken honetan irakurtzeko hiru liburu

DENDAOSTEKOAK– Uxue Alberdi (euskaraz)

Aste batzuk atzera aurkeztu zuen Uxue Alberdik DENDAOSTEKOAK bere eleberri berria.

Azken lau hamarkadak jasotzen dituen Elgoibarreko bi ahizpen (bata jostuna bestea brodatzailea) dendaren kronika literarioa  ondu du oraingoan, bi ahizpen eta denda bateko bizipenak. Denda bera protagonista izanik, dendatik eta dendaostetik kontatuko dira bi ahizpen eta herri baten mugimendu eta eraldaketa guztiak. “Kronikagarria ez zena, kronika bihurtzea” azaldu zuen Alberdik.

Ez dut irakurtzeko aukerarik izan oraindik, baina JENIS JOPLIN (2017) irakurri eta gero, Uxue Alberdiren guztia irakurri nahi dut.

 

 

Udazken honetan irakurtzeko hiru liburu