Udarako hobby bat bilatu dizut

Udarako hobby bat bilatu dizut

Ematen duenez udarekin batera lan karga arindu zaizu eta hobby baten bila zabiltza? Edo betiko lan kargarekin jarraitzen duzu eta mierda horretatik ihes egiteko zerbaiten bila zabiltza?

Soluzioarekin natorkizu.

Noizbehinka hemendik irakurtzeko gomendioak luzatu ditugu edota, denbora pasa vintage eta arraroak. Hauekin nahikoa ez baduzu eta gehiago behar badituzu, jarraian fresko-fresko datozen hiru liburu fantastiko gomendatzen dizkizut. Piszinan, hondartzan, terrazatxo batean edo goxo-goxo zure etxeko txokoan irakurtzeko.

  1. Ez dakit zertaz ari zaren- Ana Malagon Zaldua (2021)

Txalaparta argitaletxearen eskutik argitaratutako ipuin bilduma zoragarria. Eta horregatik ere, irakurtzeko erosoa eta aproposa.

Bere asperdura eta nazka guraso dibortziatu baten etxetik bestearenera garraiatzen dituen nerabea; aita enpresaria hil ondoren beren erdipurdikeriarekin zer egin ez dakiten seme-alabak; ahizpa atxilotu dutela-eta, haren kargu egitera doan klausurako moja; gaueko txanda baten ondoren, ama zaharra sarturik daukan erresidentziara doan autobus-gidaria? Pertsonen inguru hurbilean kokatzen ditu egileak tragedia izatera iristen ez diren drama txiki hauek, ironia erabiliz urruntze modura eta garraztasuna defentsarako babes gisa. Trikuaren arantza horien azpian, baina, giza haragia suma daiteke dardarka, gozotasun apur baten eske. Gaurko eta hemengo gizartearen ispilu baldin bada ipuin-bilduma hau, ezin esan oso eder agerrarazten gaituela.

(Txalaparta Argitaletxetik hartutako sinopsia)

  1. Lazunak azkazaletan- Oihana Arana (2021)

XXI. mendean jaiotako lehen euskal idazlea da Oihana Arana eta askotan gomendatzen ez den genero batekin dator: poesia. Disfrutatzeko.

Fikzioaren apologia batekin abiatzen da Oihana Aranaren Lazunak azkazaletan poema liburua, gogorarazten diguna ez dugula idazlearen bizitzarik irakurriko orrialdeotan, orpoetako arrakaletan zer ezkutatzen duen jakin nahi duenak jai daukala. Jakin-minetik ari zaigun ahots bat irakurriko dugu poema hauetan, hain zuzen ere, eta erreparatuko die —sarri ironikoki— gizarteari, zeruko elementuei, harreman sozialei, habitatzen gaituzten espazioei, gorputzari.

Oinez hastera bultzatu ninduen Anerri

eta bidean lagun izan zaituztedanoi.

(Susa Argitaletxetik hartutako sinopsia)

 

 

  1. Euri zitalari esker- Itxaro Borda (2021)

Arestian esan dugu gomendio hauek oso freskoak zirela. Liburu hau hain da freskoa oraindik aurkeztu gabe dagoela. Izan ere, Itxaro Bordaren hurrengo liburua izango denaren aurkezpena ekainaren 11an (ostirala) 12:00tan izango da Donostiako udal liburutegian.

Aukera paregabea bertara gerturatu eta seguru zoragarria izango den liburu hau inork baina hobekien jasotzeko.

Udarako hobby bat bilatu dizut

Nire begietatik ...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude