Udako Unibertsitate Bolibartarra, Amerikaren independentziaren 200 urteak oroituz

sshot-31Ziortza-Bolibar herrian, aurten lehenengoz, Udako Unibertsitate Bolibartarra antolatu da ikasle, formatzaile eta irakasle guztientzat. Iñaki Perurena Peru-Harri museoko zuzendaria egongo da hasiera ekitaldian.

Amerikako estatuen independentziaren 200. urtemuga dela-eta, Simon Bolivar askatzailearen ideiak geure eginez, Ikasketa Bolivartarren Elkarteak antolaturik eta Bolibar herriaren eta Bizkaiko Diputazioaren laguntzarekin, unibertsitate mailako ikastaroak antolatu dira uda honetan Udako Unibertsitate Bolibartarra izena ipinita. Gainera, Pro Libertate Nabarra herri ekimenak ere lagunduko du aurtengo ekitaldian. Bost egunez, uztailaren 15etik 22ra bitartean, Amerikaren eta Nafarroa Osoaren historia, Sare Sozialak, mLearning edo tresna mobilen bidezko ikaskuntza prozesua eta ekonomia jorratuko dira launa orduko saiotan egunero. Irakasleen artean, Tomás Urzainki, Roldán Jimeno, Luis Britto, Antxon Mendizabal eta Aitzol Altuna ageri dira programan. Matrikula oraindino zabalik dago.

Uztailaren 18an eta eguerdian hasiera ekitaldia egingo da, eta bertan Iñaki Perurena goinafarra, Ziortza-Bolibarko alkatea eta Venezuelako kontsul anderea egongo dira udako unibertsitate berri honi hasiera emateko. Azken egunean Amerikako enbaxadore eta kontsulen presentzia espero da eta diplomak banatzeko ekitaldian Juan José Ibarretxe lehendakari ohia ere egongo da.

Nafarra eta EHUko irakaslea. Mendebaldeko Nafarroan bizi naiz Leioako campusetik ez oso urrun.