Udako eskola irekia gazteak polikara hurbiltzeko

Hamaikabatek Udako eskola irekia antolatu du aurtengo uztailerako politikan, gizarte eraikuntzan, parte hartze aktiboa eta kritikoa sustatzeko helburuari jarraiki. Jardunaldiak uztailaren 21etik 23ra gauzatuko dira Donostiako Hamaikabaten egoitzan, Antigua auzoan (Heriz pasealekua, 16), eta lehenengo edizio honetan hiru izango dira gai nagusiak: gizarte kohesioa, komunikazio politikoa eta sare sozialak, eta autogobernua. Udako eskola gazteriari zuzendua dago bereziki, hitzaren zentzu zabalean, baina interesa duen edonork ateak zabalik izango ditu.

MjgwMA==

Udako eskola topaketa, elkarrizketa eta eztabaida hitzek definitzen dute hobekien. Topaketa, hiru egunetan zehar ideologia eta jatorri oso desberdinetako jendeak topo egingo duelako pil-pilean dauden gaien inguruan hitz egin eta iritzia emateko. Elkarrizketa, bizi garen gizarte honetan ezinbestekoa delako elkarrizketarako gune aproposak sortzea, ondoan dugun pertsona entzuteko eta hobeto ulertzeko bereziki. Eta, eztabaida, ideia desberdinak parez-pare jartzeko, norberaren argudioak sendotu eta besteenak ulertzeko.

Udako eskolaren aurkezpen prentsaurrekoan Hamaikabateko Exekutiba Nazionaleko kide Izaskun Trabudua eta Udako eskolako koordinazio batzordeko kide diren Jon Samaniego eta Felix Arrieta izan dira. Arrietak lehen topaketa honetako egitaraua eta kartela aurkeztu ditu. Kartelaren leloa **Zoon idioton?** da eta honekin gazteek eta, oro har, gizarte osoak bizitza politikoan, hau da, gizartearen beraren eraikuntzan parte hartzea sustatu eta hiritar aktibo eta kritikoak izatera dei egin nahi da.  

Amaitzeko, Udako eskolan parte hartzeko dei irekia egin nahi dugu. Informazio eguneratua hamaikabat.com webgunean eta zoonidioton blog-ean izango da eskuragarri uneoro, baita hamaikabaten facebookeko profilean ere. Era berean, izen emateko kanalak aurreko bi plataforma hauek eta gipuzkoa@hamaikabat.com helbidea edo 943 579 248 telefonoa izango dira.  

Udako eskolako agenda 

Hizlariei buruzko informazioa (zuzeulariak ere badira…)

Irudia | Udako eskola, Hamaikabatek antolatua | Hamaikabat | Creative Commons By SA