Udagoieneko Ostera, hamabigarrenez

Udagoieneko Osteraren hamabigarren edizioa azaroaren 10ean abiatuko da, Katamalok Bilboko Kafe Antzokian eskainiko duen emanaldiarekin. Udagoieneko Ostera Topaguneak antolatzen du Bizkaiko Foru Aldundiaren eta BBKren laguntzaz, eta urtero-urtero euskarazko kultur produkzioa eramaten du Bizkaiko antzokietara.

UDAGOIENEKO OSTERA 2011 - KartelaAurtengo programazioa sei emanaldik osatzen dute. Adi ibiliz gero, doako sarrerak lortzeko aukera izango duzue egunotan!

  • KATAMALO: Katamaloa “erantzi” ondoren, publikoa gosez utzi zuen taldeak, eta hori dela eta, kontzertu bakan batzuk emateko itzuli da.
    (Azaroak 10, osteguna. Bilboko Kafe Antzokian 21:30ean). Sarrerak agortuta! Zozketan parte hartu nahi? 😉 
  • KEROBIA: Trilogia atera eta gero (Materia Organikoa, Papera eta Kartoia, Ontziak), kantu horien moldaketa akustikoa aurkeztera datozkigu “Nola jaiotzen diren aurrez zendutakoak” emanaldi intimistarekin.
    (Azaroak 11, ostirala. Urdulizko Kultur Etxean 22:00etan).

  • MIKEL URDANGARIN: Estudioko zortzi disko argitaratu ondoren, ibilbide guztiko kantuak jasotzen dituen zuzeneko diskoa aurkeztuko du. Disko hori aurkezteko lehen kontzertua Udagoieneko Osteraren barruan egingo du.
    (Azaroak 18, ostirala. Balmasedako Klaret Antzokian 20:30ean).
  • HOSTOAK: Oreka TX, Amaren Alabak eta Kukai dantza konpainiaren eskutik paregabeko emanaldia, punta-puntako euskal musikari eta dantzarien eskutik.
    (Azaroak 25, ostirala. Ermua Antzokian, 22:15ean).
  • ETXE+LORELEI: Kantautore estiloko emanaldia, alde batetik Etxe, bere disko bietako lanekin, eta bestetik Lorelei, 11 urte ta gero Osteran agertuko dira berriro, beraien esanetan “bizirik” lurperatu baitzuten poesi musikatu proiektu hau.
    (Azaroak 26, larunbata. Getxoko Andres Isasi Musika Eskolan 22:00etan).
  • TXAN MAGOA: Urteetako prestaketaren ondoren, emanaldi berria estreinatuko du Osteran, Ezer ez da dirudiena titulupean.
    (Azaroak 27, igandea. Barakaldo Antzokian 18:00etan).

Bost lagunentzako hiru emanaldirako sarreren zozketa

 

Gero eta gehiago zarete interneten jarraitzen gaituzuenok, eta eskerrak emateko, Udagoieneko Osterako emanaldiak dohainik ikusteko aukera eman nahi dizuegu. Hasteko eta behin, bost lagunek Osterako hiru emanalditara joateko bina sarrera lortu ahal izango dituzue. Horretarako, Udagoieneko Ostera 2011ren orrialdera joan eta bertan dagoen galdetegia betetzeabaino ez duzue. Zozketa azaroaren 10eko goizean bertan egingo dugu datuak bete dituzen guztion artean.

 

Twitter bidez ere, sarrerak lortzeko aukera

Twitter bidez jarraitzen gaituzuenok ere aukera izango duzue Osteraren hainbat emanalditarako sarrerak lortzeko. Hurrengo egunotan zabaltzen ditugun txioak arretaz irakurri zer egin behar duzuen jakiteko!

Bizkaia, Kultura, topagunea, udagoieneko ostera

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude