Txurrindu

 paul-dutournier.jpg

Duela hamabosten bat urte izango zen, Paul Dutournier, Sarako Alkate Zaharrarekin aritu ginela haren bizitzari buruzko dokumental bat egiten. Bizitza apasionantea izan zen harena, Hendaiako uretara bere autoarekin erori eta hil zen arte. Mugalari petoa, mugaren zentzu askotan, baita existentzialean ere. Kontua da Paulek hitz bat erbili zuela behin eta berriz ARRUINATU esateko. Adierazi zigunez, hiru aldiz TXURRINDU edo TTURRINDU zen bizitzan zehar. “Denak galdu” esaten zuen, “Diru, etxe eta neuzkan guztiak. Txurrindu nintzen, zinez”. Harrez gero neuk ere erabili dut behin baino gehiagotan hitz hori, azken aldiz ITURRINO HANDIA eleberrian, oso polita begitantzen baitzait hitz horrek daukan hotsa, baina ez diot sekula entzun edo irakurri beste inori. Hiztegietan ere ibilia naiz begira, baina kale. Baten batek ba al daki zer arraio izan daitekeen? Nondik datorren? Non erabiltzen den?… Mertzi.

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

2 pentsamendu “Txurrindu”-ri buruz

  • Orotariko Euskal Hiztegian:

    TTURRINDU (L-ain, BN-ciz-mix-lab ap. A; H), turrindu (H), Tturindu. Arruinar(se); destruir, saquear. “Perdre ou faire perdre au jeu, en affaires jusqu´au dernier sou” H. “Dejar a uno sin dinero en el juego” A. “N´avoir plus d´argent, être au bout de ses écus, turrindua izan” Herr 4-7-1957, 4. Cf. kurrindu.

  • Eskerrik asko, Iñigo.