Txoferraren semea

Txoferraren semea –

Txoferraren semea

Txoferraren semeaEl hijo del chófer, jatorrizko bertsioan– liburuaren akaberan, Jordi Amatek barkamena eskatu du horrelako liburua idazteagatik: “Hondarrean, sinetsi behar izan dut kontatzen dudana kontatzea zalantzagarria dela moralaren ikuspuntutik, baina, aldi berean, beharrezkoa ikuspuntu sozial batetik”. Izan ere, ez da guti kontatzen duena, ezta bere buruari ezarria zion helburua ere: “Dokumentatu nezakeen guzia kontatu behar nuen, horrek errespetuaren marra, edukazioaren muga edo komenientziaren harresia gainditzea ekarriko balu ere”.

Alfons Quintà da txoferraren semea, El Paísen Banca Catalanaren auzia argitaratu zuena eta gero, Jordi Pujolek berak eskatuta, TV3eko lehen zuzendaria izan zena. Hori baino gehiago ere izan zen: agenda paregabeari esker, bolada batean informazio iturri hoberenak zituen kazetari katalana; lankide maskulinoak gaizki tratatuz eta femeninoak jazarriz, lantokian –lantokia edozein zela ere– beldurpeko giroa sortzen zuena; eta hiltzailea ere izan zena, bikotekidea hil baitzuen, 2016an, bere buruaz bertze egin baino lehen.

Amatek idatziriko biografian, azken frankismoko eta trantsizioko Kataluniako eta Espainiako elite politiko eta ekonomikoen tranpak eta azpijokoak ikusten ditugu; Quintàren bidez, idazleak erabakigune sekretuetarako ateak ireki dizkigu.

Errana du Amatek ez zaiola gustatzen bere herriaz eman duen irudia, baina eman beharra zuela. Egia da Quintàren biografiako estoldetan ibiltzea ez dela gozoa, baina ez dezagun ahaztu herri horrek, Quintàren ondoan, Amat bezalako idazle bat sortzeko gauza izan dela. Ez dakit Euskal Herrian gauza bera erraten ahal dugun.

[Euskalerria Irratiko Metropoli Forala saioa, ‘Minutu bateko manifestua’, 2021ko maiatzaren 10ekoa]

Txoferraren semea

Iruñea (1972). Historia ikasi nuen, euskara irakasten dut.