TXO!!

NDk0MQ==

Aurretiaz aipatu bezala, kostako herrietako hitza dugu honako hau, gehiago zehaztuz, arrantzatik bizi izan diren edo eta oraindik ere bizi diren herritxoetakoa 8Lekeitio, Bermeo, Ondarroa, Mutriku…).

Garai batetan, itsasontziko mutilik gazteenari deitzeko era amultsu bat zen, normalean mutiko oso txikkiak izaten ziren horiek eta. Baina handik gerora, mutiko guztiei “txo” deitzeko ohitura hartu zen, Lekeition behintzat. Mutikoei “txo” eta neskatilei “potxua” deitzen zitzaien, familiako partaide bat gehiegoren izena bilakatu zelarik azkenean.

Gaur egun ordea, nagusienen artean soilik dago ohitura hori, hitz horrek eboluzio bat izan baitu mendeetan zehar. Garai hauetan, hitz bezala erabili beharrean esaera edo esamolde bezala erabiltzen da, Lekeition bertan “muletila” antzeko zerbait bilakatu delarik.

Hangoak garenok, ia edozein momentutan erabiltzen dugu esaera hori; zerbait sinesten ez dugunean, haserre gaudenean, aspaldi ikusi gabe egon garen norbait aurkitzean, norbaiti deiadar egitean…

 

Hona hemen beraz, nire 21 urteetan zehar galdera hori egin didaten milioika (jajaja) pertsonei erantzuna!

Irudia | Txo | zz | Creative Commons By SA
itsasoa
Iraitz Madariaga

TXO !! - Kazetaria ikasketaz eta sare sozialetan espezializatua pasioz. Ez dut arrain gehiagorik izan, denak hiltzen zaizkit, orain jatera mugatzen naiz.

13 pentsamendu “TXO!!”-ri buruz

  • Hara! Bi urtez lekeitiar batekin bizitzen izan ostean, guztiz barneratua geratu zait Txo!!ren muletilla.. O_o

  • Nik ere Mutrikun entzuten dut gehienbat Txo! Gasteiza etortzean ere gustura erabiltzen dut. “Hika” erabili ezean horrelako erabilera jatorrak jaso behar!

  • Nik klasekidiari b kontajidxa dotsate ya txo! jajaja, nire inguruko danak dabiltzan txoka

  • “Txo” hitza berez “Txotxo”-tik dator… “txotxoa”, “txotxua” horixe da, barkuetan ibilten ziren gazteenak eta normalean mota guztietako lanak eta enkarguak egiten zituztenak. Erderaz “grumete” esaten zaie….

    Orotariko Euskal Hiztegiak badauka hiztegi-sarrera bat honen inguruan:

    Txotxo (V, G; Ort Voc). Ref.: A; Etxba Eib; Elexp Berg.

    2 . Grumete. Cf. Echaide Orio 113: “Chocho, chico joven que trabaja a sueldo en una embarcación, limpiando, haciendo recados, ayudando en la cocina, etc.”. v. 2 txo (4). Enotsan esan gura izen Batxi Satika nintzenik, osterantzean eztakit zer iazoko zan-da. Txotxo-tzat artu ninduen. A BGuzur 141.

  • Baina txotxua ez al zan ba potorrua? Euskara hainbeste batzearekin zoratu egingo naz.

  • txo “Neu”, da hori esplikaziño zientifikua zetara dator?

  • Lander Garro

    ‘Neu’ hori Edorta Jimenez bera ez ote den, ze berak Baleen berbaroa liburuan ondo azaltzen du hitzaren esanahia. Etxean bagenuen ‘txo’ esateko joera (azken urteetan hartua), akaso Negu Gorriaken kantari esker, baina liburua irakurri ostean, alboratu egin genuen, ezin baikenuen, gure adinarekin, elkarri halakoak esaten ibili.
    Oreretan hain erabilia den ‘tio’ horretara itzuli gara, baten batek proposamenik balu…

  • Gari Garaialde 2011-04-11 09:22

    Ni ere arrantzale herri batetakoa naiz, eta nere herrian tto edo ttottua, ontzi muttikoari deitzen zitzaion. Muttikottoa zen tto-a edo ttikia ttikiagotuz ttottua. Gaur egun gaztelerazko “tio”-ren pare erabiltzen da (gezurra da, hala erabiltzea nahiko genuke, baina ez dugu erabat barneratzea lortzen), baina Negu Gorriaki esker bainoago, Zakilixut eta Hertzainak taldearengatik dela esango nuke (agian Lander baino zaharragoa naizalako).
    Ez dut erabat ulertu Lander hitza ez erabiltzera bultzatu zuen arrazoia…
    Bueno, gure herrian ere Txo eta Txotxua esaten dugu, baina Kirmen Uriberi aspaldian irakurri nion testu batean esaten zuen garai batetako tta soinua, txa bihurtu genuela (40. hamarkadan jasandako inmigrazioen ondorioz) eta attitte, atxitxe bihurtu zitzaigula. Ordutik tea izugarri bustitzea gustatzen zait…

  • Aitor Furundarena Usabiaga 2011-04-11 14:08

    Ni ez naiz arrantzale herrikoa, baina Argentinako “che” ere ez al da zentzu berean erabiltzen?

  • Ba beste barik, Iraitz… seguru nago jende askok ez dakiela nondik datorren “txo” hori, ta beste barik azaldu dot “txotxo”-tik datorrela eta horren ganean nonok zeozer gehiago jakin nahi izanez gero OEHn ere begiratzea daukala… bertan informazioa topatuko du eta.

    Eta EZ!! EZ NAIZ EDORTA JIMENEZ, ETA IZETEKO GOGORIK BEZ!!!

  • Ba nik egingo nuke, horren jatorria “To” dela, hika mutilei egiten zaienean dei hitza (bokatiboa): “hi, to”. Horregatik hika mutilei egitea esaten da “toka” aritzea dela. Eta emakumeei noka.
    To > tto > txo.

  • Gari Garaialde 2011-04-12 09:06

    HEUri, OEHn begiratu dut, eta ez dut inondik ere zuk atera duzun ondorioa ateratzen (agian ez dut ondo begiratu), Txo adieraren erabilpen ugari erakusten ditu, baina jatorria zein duen ez dut aurkitzen…

  • Aupa Gari!

    OEHn “txotxo” sartu ezkero, ezkerreko zutabean adiera asko agertuko zaizkizu. Goitik hasita, hirugarrena sakatu eta zerrenda luze bat agertuko zaizu( behean jarriko dizut). Bigarren adierari erreparatu eta hauxe diño: “chico joven que trabaja en una embarcación…” …eta horren ostean: v.2 txo

    Hau da, ikus “txo”. Beraz, pentsatzekoa da “txo” “txotxo”-tik datorrela, ezta? Eta forma bikoitza murriztu egin dela… Hori bakarrik esan nahi nuen, beharbada “jatorri” aipatuko nuke OEH hain zuzen ere horretarako erabiltzen delako, tradizioz hitzak noiz eta zelan erabili diren jakiteko. Nire Hondarribiko lagun batek dino han “txo”-ari “txotxua” esaten zaiola. Beste barik!

    3 txotxo (V, G; Ort Voc). Ref.: A; Etxba Eib; Elexp Berg.

    1. “Palabra con que se llama a los muchachitos” A. “I, txotxo, zeiñek apurtu jok kristala?” Elexp Berg. Cf. Echta Jos 206: Gaztetan zerbait okerra ta arroa izan zalako ezarri eutsen Txotxo-arro ezizena, y 113: Gaztetan egon zan ogipeko Txotxo-tontorren etxean. v. 2 txo (2). Txotxo, obe dok beti eskuan txoria, / gordetea seguru naiz izan txikia. AB AmaE 280. Ni baiño geiyago az, txotxo. A BGuzur 126. Etxekoa dozu neskamerik onena, txotxo. Ag Kr 110. Txotxo, zelan dok eure izena? Echta Jos 18. Txotxo, zegaitik eruan dok nire txapela? Kk Ab II 69. Eukiko dok, txotxo, ugari zegaz urdailla bete. Bilbao IpuiB 129. Ez zaitez kirtena izan, txotxo. Erkiag BatB 70. I burutik hago, txotxo! Osk Kurl 129. v. tbn. Zam RIEV 1907, 424. Ort Oroig 118. Otx 125. Anab Poli 53. (Empleado para llamar a un pájaro). Txoritxo bat kaiolan aurreko etxean, / ari bere diñotsa: ‘txotxo, i arbolan / agoala jirurik eta ez kaiolan’. AB AmaE 315.

    2. Grumete. Cf. Echaide Orio 113: “Chocho, chico joven que trabaja a sueldo en una embarcación, limpiando, haciendo recados, ayudando en la cocina, etc.”. v. 2 txo (4). Enotsan esan gura izen Batxi Satika nintzenik, osterantzean eztakit zer iazoko zan-da. Txotxo-tzat artu ninduen. A BGuzur 141.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude