Txillidaren Tindayak ez al dauka Heroderen mendiaren antza?

Bata Palestinan dago eta bestea Fuerteventuran. Bata dagoeneko denborak higatu du eta bestea oraindik apenas zulatua da (2009an hasi ziren lehen lanak egiten, baina geldi daude). Gobernu kanariarraren eta Txillida Familiaren bilera baten ostean proiektua berriro martxan jarriko dela irakurtzen herenegun, bat-batean Herodion mendia etorri zitzaidan gogora, Txillidari mendia hustearen proiektua ametsetan etorri zitzaion bezala.

Herodion mendiaren jatorriko proiektua kono inbertitu batena da, husturiko mendi batena. Baina zati bat soilik hustu zuen Kristo aurreko 40. urtean Judea, Galilea, Samaria e Idumeako errege izan zenak, asmonoek Jerusalemen lorturiko garaipen bat ospatzeko.

Txillidak Tolerentziaren omenaldi gisa eraiki nahi du Tindaya, gizaki guztiak, zuri zein beltz zein gorri bertatik ibili ahalko zirenak, haatik Herodek erret apartamendu garestiak eraiki zituen mendi hustuan, berarentzat, familia eta lagunentzat. Jerikon zendu ostean Herodion mendian lurperatu ei zuten erregea.

Mendi bat husteko nahia 1985ean etorri zitzaion Eduardo Txillidari, esan bezala, ametsetan. Sizilian, Finlandian eta Italian bila ibili ostean, Fuerteventurakoa topatu zuen 1994an. Tindaya mendi sakratua zen hango herritarrentzat, baina Txillidak berau hustea erabaki zuen. Mendian 40 kubikoko zuloa egin nahi zuen artistak, “mendiak uzten” baldin bazion.

Herodion mendia, ZisjordanianTindaya mend sakratua, Fuerteventuran

Irudia | Herodion mendia, Zisjordanian | ezezaguna | LGPL
Irudia | Tindaya mend sakratua, Fuerteventuran | ezezaguna | LGPL
Txillidaren Tindayak ez al dauka Heroderen mendiaren antza?