Txillardegi in memoriam

Ezin izan zuen bestela: Txillardegiri eskainitako saio monografiko batekin itzuliko gara denboraldi berrira, zapatuan, hilak 21, arratseko 20etan. Jokin Apalategi, Joxe Austin Arrieta, Laura Mintegi, Xabier Mendiguren, Maite Idirin, Joxean Agirre, Bernardo Atxaga…nor bere lekutik haren ekarriari begira, harekin zorretan.


Dugunari gutxi erreparatzen omen diogu; eta noizbait gabe geratzean, bere hutsunea nabari dugu. Zurtz utzi gintuen Jose Luis Alvarez Enparantzak, Txillardegik, pasa den urtarrilaren 14an. Atzera begira jarri eta, utzi berri duen hutsunea nola adierazi asmatu ezinik gabiltza, geu hamahiru urte egitera goazen honetan.
In memoriam.

(Ikusi emanaldia EITBko Nahierazn zerbitzuan)

2 pentsamendu “Txillardegi in memoriam”-ri buruz

  • Ordu eta egun atzerapen hau, Donostiako Haur Danborrada bertanbeheratzeak ekarri du. Azkenean igandean retransmitituko baitute, juxtu SAUTRELA itzultzekotan zen egunean.
    hala bada, TXILLARDEGIri eskainitako saioa, Urtarrilak 21ean, larunbata, 20etan izango da, baina aurrerantzean, SAUTRELA ohiko saioak, igandetan izango dira, arratsaldeko 15’30tan g.g.b. Barkatu aldrebeskeria.

  • -Entzuleak eaetsuzn harrapatu zituen testuinguru serio eta formal horretan jarri zuen adibideak. Negu Gorriak omen da Blade Runner ereduaren adibide euskaldun bat. Gazte euskaldun bezala munduaren aurrean kokatu ziren lehenak izan ziren hizlariaren ustez. Rap estiloa eta estetikarekin agertzen ziren (beraz mundu mailako joerei jarraituz), baina “euskalduna naiz eta harro nago” aldarrikatzen zuten (euren berezitasuna nabarmenduz). Jarrera hori hausnarketa baten eta erabaki arrazional baten ondorio zela aipatu zuen Jone Mirenek.