Txantxafrika, elkartasuna ospatuz

Txantxafrika, elkartasuna ospatuz –

Txantxarreka gaztetxeko boluntariok eta bertan artatuak izan diren errefuxiatuek kantu bat osatu dute, «Txantxafrika».

Donostiako Antiguo auzoan, erakundeena beharko zuen ardura bere gain hartu eta harrera-etxe bihurtu dute Txantxarreka gaztetxea; badira hiru aste inguru bidean doazen hainbat migratzaile bertan direla.

Gaztetxean artatutako migratzaile batek ondu du kantua, Antiguo Rebolution Zaunk System taldearekin batera. “Afrikarrak Txantxarrekan dira, ongi etorri Euskal Herrira” dioen abestiak erakundeen utzikaria salatu nahi du.

Egun 15 errefuxiatu inguru daude Txantxarrekan, eta Hiritarren Harrera Sareak deia luzatu dio laguntza emateko prest dagoen orori, bertara hurbildu dadin; zaintza txandak eta laguntza ekonomikoa omen dira premiazkoenak.

Txantxafrika, elkartasuna ospatuz

Zer duzu buruan “Txantxafrika, elkartasuna ospatuz”-ri buruz

  • Aitzol Azurtza 2018-09-12 11:50

    Donostiako mendebaldean aurkitzen den eta Sebastian Martiri Deunaren eliza kokatzen den auzoak, euskaraz, AntiguA izena du, “A” hizkiarekin amaieran.