Txalaparta ‘asmatu’ zuten yankieak


Ziur nago ez zenekiela hain guretzat dugun txalaparta AEBtan ‘deskubritu’ zutela duela ez asko. Brooklyngo katxarro denda batean. Bai, “a greek literature percussion” diote dela. Agian inor joan beharko litzateke abixatzera hemen aspalditik jotzen genuela, ezta? Eta jotzen jarraitzen dugula. Guri entzuten ez badigute Madonnari esan beharko. Ez dakit, akaso patentatzea okurritzen zaie eta akabo Boiseko euskal jaiean txalaparta jotzeari… Badakizue nolakoak diren amerikano hauek. 😉

Hemen behean duzuen bideoa ‘NPR’ AEBtako irrati publikoak ‘field concerts’ izenburupean egindako bideo eder askoetarik bat da.


Kristalezko bolari begira igarotzen ditut goizak eta arratsak. Eta gauez ezin dut lorik egin.

Zer duzu buruan “Txalaparta ‘asmatu’ zuten yankieak”-ri buruz

  • Amonamantangorri 2012-11-20 17:52

    Izan ere, Orekakoek ere txalaparta hainbeste garatu eta eraldatu dute, azkenean xilofonoa asmatu dute.