Txabi Basterretxea zinemagilea hil da

Argazkilaritza ikasi zuen Txabi Basterretxeak Bartzelonan, eta bideo eta zinemagintzan aritu zen gerora, hasiera batean lan etnografikoak eginez. 1985ean Kortaturen Sarri, sarri abestiaren bideoklipa egin zuen, besteak beste, Hasier Etxeberriarekin, eta Gasteizko Bideo Jaialdiaren lehen edizioko saria irabazi zuten. 1998an Joxean Muñozekin batera Tortolika eta Tronbon 10 minutuko animaziozko filma egin zuen Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoei buruz, eta bi urtetara, Karramarro uhartea animazioko filma egin zuen, hau ere Muñozekin elkarlanean; lan horrekin Espainiako Goya saria eskuratu zuen 2003an.

Tipula kultur kudeaketako enpresaren lantegian erakusketak sortzen eta muntatzen aritu zen Basterretxea, eta sonatuenetakoa Donostiako San Telmo museoan jarri zuten Atarian erakusketa izan zen. 2001ean Gabriel Celaya poetari buruzko erakusketa muntatu zuten Koldo Mitxelenan, eta 2003an bere aita Nestor Basterretxearen maketei eskainirikoa, hura ere San Telmon. Berriak eta El Diario Vascok dakarte gaur albistea.

MzU5OA==