Turner eta pintura abstraktua

MTU5Mw==

Bere testamentuan, William Turner pintoreak (1775-1851), bere koadroetako bi eman zizkion National Gallery delakoari, baldintza batekin: zintzilika zitezela berak asko maite zuen artista baten lanen ondoan. Artista hori, Le Lorrain esaten zioten Claude Gellée zen. Biziki estimatzen zuen Turnerrek haren lana eta lilura horren kausaz egin zen piasaialari Turner. Eta nolakoa!

Lan diszplina handiz eta askotan besteen lana imitatuz, apurka lortu zuen Turnerrek estilo propiala eta aintzinateko artistekin elkarrizketan aritzeko moduko koadroak egitea lortu zuen, Canaletto eta Rembrandt-en lanekin esaterako. Baina baita bere garaikoekin ere, Richard Bonington eta Davis Wilkie-rekin, esaterako.

Ikaragarria da ikustea, nola apurka apurka, abtrakziorantz zihoan Turner. Begiratu bestela zoomorama honetan ageri den Elur-ekaitza izeneko lanari. Harrigarria da zinez.

Paris aldean bazabiltza, aukera daukazu Maiatzaren 24a arte, Turnerren lanak ikusteko. Gran Palacen daude zintzilik.

Irudia | Abstrakzioa? | zz | Creative Commons By SA

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.