[Zinema Euskaraz] Trash

[Zinema Euskaraz] Trash –

Zinema Euskaraz programari esker, gaurtik aurrera ikusgai dago zinema aretoetan “Trash” animaziozko film luzea.

[Zinema Euskaraz] Trash

Francesco Dafano eta Luca Della Grotta italiarrek zuzendutako filma da “Trash”. Slim puskatutako kartoi kaxa bat da, eta azokan bizi da bere adiskide Bubbles kola-freskagarriarekin eta beste lagun batzuekin. Bizirauteko modu bakarra ezagutzen dute: dena xurgatzen duten garbiketa-makinei iskin egitea. Slimek beltz ikusten du etorkizuna, eta ez du ezertan sinesten, ezta piramide magikoaren kondairan ere. Kondaira horrek dio piramidea toki zoragarria dela, eta zabor guztiari bigarren aukera bat ematen diola. Bertan, hondakinek bizi berri bat hasten dute, eta galdutako erabilgarritasuna berreskuratzen dute. Gau batean, ordea, Spark kutxa txiki bezain berezia azalduko da, eta Slimen bizimodua goitik behera aldatuko du. Abentura dibertigarrietan murgilduta, kutxatxoa Slimi zerbait gogorarazten saiatuko da: batentzat zaborra dena, beste batentzat altxorra izan daiteke.

Zinema hauetan proiektatuko da filma:

  • Golem Alhóndiga (Bilbao)
  • Multicines 7 (Bilbo)
  • Getxo Zinema (Getxo)
  • Golem La Morea (Pamplona)
  • Príncipe Zinema (Donostia-San Sebastián)
  • Niessen Zinemak (Errenteria)

Zineuskadik sustatuta, 2021ean Zinema Euskaraz programaren barruan estreinatuko den bederatzigarren filma da. Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko konpromisoa berresten jarraitu nahi du ekimenak. Egitasmo honi esker, haur eta gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketa bultzatzen du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak, eta euskara sustatzen du zinemagintzan. Hortaz, Zinema Euskaraz programak zinema-aretoetan normaltasuna berreskuratzen laguntzeko xedea du, familiei zuzendutako eduki erakargarria eskainiz.

[Zinema Euskaraz] Trash

ZINEUSKADI irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta kide fundatzaileen artean daude Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Euskadiko produktoreen bi elkarteak:IBAIA eta EPE-APV. 2014 urtetik Euskal Irrati Telebista, Festival Internacional de Cine de Donostia San Sebastian S.A. eta Fundación Filmoteca Vasca erakundeak ditu bazkide.