[Zinema Euskaraz] Tom eta Jerry

[Zinema Euskaraz] Tom eta Jerry –

Zineuskadiren Zinema Euskaraz programari esker, “Tom eta Jerry” filma pantaila handian izango ditugu, euskaraz.

Tim Storyk zuzendutako film estatubatuar hau marrazki klasikoetako pertsonaia nagusietan oinarrituta dago eta irudi erreala animazioarekin nahasten du.

Historiako lehiarik maiteenetako bat berpiztu egingo da Jerry New York-eko hotelik onenera bizitzera doanean, ‘Mendeko ezkontza’ garrantzitsuenaren bezperan. Horrek ezkontza-planifikatzaile desesperatua Tom kontratatzera behartzen du, hura gainetik kentzeko. Katuaren eta saguaren arteko ondorengo borrokak, bere karrera, ezkontza eta, beharbada, hotel bera suntsitzearekin mehatxatzen du. Baina laster, arazo are handiago bat sortzen da: hiruren aurka konspiratzen duen langile handinahi bat..

.

[Zinema Euskaraz] Tom eta JerryFilma ikusgai dago jada, ondorengo hamahiru zinema aretoetan:

  • Zugaza (Durango)
  • Getxo
  • Golem Alhóndiga (Bilbo)
  • Gorbeia (Gasteiz)
  • Usurbe (Beasain)
  • Modelo Antzokia (Zarautz)
  • Bastero Kulturgunea (Andoain)
  • Gurea Antzokia (Amasa-Villabona)
  • Oñati
  • Zelai Aristi Aretoa (Zumarraga)
  • Areria Aretoa (Lazkao)
  • Niessen (Errenteria)
  • Antiguo Berri Zinema (Donostia

.

.

‘Elfkinak’ eta ‘Kranston ikastetxea: munstroen eskola’ filmen estreinaldiaren ostean, ‘Tom eta Jerry’ pelikula Zinema Euskaraz programak 2021ean hartuko duen hirugarren filma izango da.

Honekin, Zineuskadik jarraipena emango dio euskal ikus-entzunezkoen sektorea suspertzeko konpromisoari, batik bat COVID-19 eragindako egungo egoeraren ondorioei aurre egiten laguntzeko.. Egitasmo honi esker, haur eta gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketa bultzatzen du  Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak, eta euskara sustatzen du zinemagintzan. Hortaz, Zinema Euskaraz programak zinema-aretoetan normaltasuna berreskuratzen laguntzeko xedea du, familiei zuzendutako eduki erakargarria eskainiz. 

Era berean, datozen hilabeteetan publiko zabalari zuzendutako hainbat film izango ditugu ikusgai, eta, horien artean, dagoeneko aurreratu dezakegu hurrengo filmak ‘Sablehortz kapitaina’ (apirilak 30), ‘Maya Erlea, urresko esfera’ (maiatza) eta ‘Space Jam’ (ekaina) izango direla.

[Zinema Euskaraz] Tom eta Jerry

ZINEUSKADI irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta kide fundatzaileen artean daude Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Euskadiko produktoreen bi elkarteak:IBAIA eta EPE-APV. 2014 urtetik Euskal Irrati Telebista, Festival Internacional de Cine de Donostia San Sebastian S.A. eta Fundación Filmoteca Vasca erakundeak ditu bazkide.