Tirabirak

TIRABIRAK

Gure iragana gatazkatsua izan da, gure oraina ere bai, eta ez dirudi etorkizunak patu xamurra gorde digunik. Koiunturaren gordina hainbat arte sorkuntzetan adierazten da, horien artean, marrazkigintza. “Tirabirak” proiektua egunkarietako tiretan zentratu da bereziki, eta hauen bitartez gure historiaren hainbat pasarte kontatzen zaizkigu, pentsamolde ezberdinetako egunkari eta marrazkilarien eskutik. Zeren eta Iñigo Urkulluk behin oso garbi eta arrazoi osoz esan zuen bezala, “marrazkilari horrek bere ideologia dauka”, baita marrazkilari diren eta ez diren beste gizaki guztiek ere. Baina gai hori Gizon Jakintsuak eta M´ongolok jorra dezatela.

Euskal Herriko Unibertsitateko EMAN ikerketa taldeak, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzako programarentzat atera du aurrera proiektu hau. Erakusketak 1977 eta 2016 urteen artean argitaratutako binetak jasotzen ditu. Binetak hainbat egunkaritatik bildu dira: Deia, Egin, El Diario Vasco, El Correo, ABC, El País, Diario de Navarra, El Mundu, Euskaldunon Egunkaria, Gara eta Berria. Horietaz gain beste egunkari batzutako binetak ere bildu dituzte gertakari zehatzen inguruko tirak jaso eta proiektua aberaste aldera.

30.000 bineta aztertu ondoren 448 aukeratu dituzte erakusketarako. Martxoaren 8a izango da azken eguna Bilboko Bizkaia aretoan bisitatu ahal izateko, eta ondoren Leioako unibertsitatera mugituko dute. Bitartean, sarean zintzilikatu duten artxiboa arakatu dezakezue. Euskarazko bost tira uzten dizkizuet hemen, web orrian ehundaka daude!

Hala ere, artxibo honetan H28 lehengai psikotropikoaren falta sumatu dut. Ez dira egunkarietako tirak, baina tira…

TIRABIRAK
Axpi

TIRABIRAK

TIRABIRAK
Martintxo
TIRABIRAK
Olariaga
TIRABIRAK
Patxi Huarte

TIRABIRAK

binetak, Komikiak, ordoki, politika, tirabirak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude