The wire eta Breaking bad

Lehengoan Sopranotarrak seriea goraldu nuen bezala, gaur beste biri dagokie horretarako txanda: The Wire (Entzuketa) eta Breaking  bad. Esan liteke ia mundu guztia dela akort aipatu bi serie hauek sekula egin diren ederrenetakoak direla.

Baina zintzoa izanez eta aipatu sarrera hark ukan duen erantzun eskasa ikusita, serieei buruzko nire iritzia ematea baino agian hobe izango da, alde praktikoei eutsiz batera, informazio bilutsa ematea eta, bidenabar,  gustatu zaizkidan serieen  zerrenda bat osatzen joatea ostiralez ostiral.

The wire eta Breaking bad

Aski izan bedi, beraz, The Wireri buruz honakoa adieraztea: Baltimooreko gizartearen argazki ezin-hobea, batez ere drogaren inguruko munduarena.

Euskarazko Wikipediak, bost denboralditan berezitako edukia ere badakar, bakoitzak hiriko bizitzaren alderdi zehatz batean sakontzen duela nabarmenduz:

  • Lehen denboraldia: polizien eta droga saltzaile taldeen arteko borrokak hiriko mendebaldeko barrutian.
  • Bigarren denboraldia: hiriko portuan gertatutako salgaien kontrabandoa, eta langile sindikatuaren arazoak.
  • Hirugarren denboraldia: hiriko politikarien arteko gatazkak eta botereagatiko borrokak.
  • Laugarren denboraldia: hiriko auzune behartsuetako haurren egoera eta hezkuntza sistemaren arazoak.
  • Bosgarren eta azken denboraldia: hiriko komunikabideak.

Esan dezagun serie oso errealista dela, nola pertsonaien trataeran, hala errealizazioaren garapenean. Sekuentzietako askok eta askok, dokumentalarentzat eginak dirudite maiz, nahiz eta azkenerako,estilo propial moduko bat lortzen duen David Simonek idatzi eta gidatutako lan honek.

Erosi eta jaitsi.

Serieari dagozkion dvdak dendetan aurki daitezke. Lehen denboraldiak, 43,50€ balio du.

Torrent bidez jaisteko, ostera,  hara aukera batzuk gazteleraz bikoiztuarentzat eta gazteleraz azpidatzitakoarentzat.

The wire eta Breaking bad

Breaking bad-en protagonista nagusia Walter White jauna da, bizitzaren katramila existentzialetan harrapatutako gizon zuzen-zuzena. Ordea, bere familiari laguntzeko orduan ez dauka aitzakiarik eta apurka ikusiko dugu gizon zuzena gaizkile bihurtzen. Areago, ulertu ere ulertzen dugu bere portaera bidegabea eta jartzen gara pentsatzen geu ere izan gintezkeela halako, baldin eta egoera beretsuan bagina eta Walter Whiteren trebetasun eta gibelak bagenitu…

Seguru asko serie hau izango da nire inguruan zaletu amorratu gehien sortu dituena: ezin zaie esan ere egin badirela bere hainako beste serie batzuk ere, haserretu egiten baitira zalantzan jarriz gero Walter White dela Ulises garaikide handiena.

Erosi eta jaitsi.

Lehen denboraldiak dendetan 35,50€ balio du.

Torrent artxiboak: Gazteleraz azpidatzita, gazteleraz bikoiztuta.

ORAIN ARTE AIPATUTAKO SERIEAK ALFABETIKOKI:

  • Borgen (8,5/10)
  • Breakind bad (8,5/10)
  • Orange is the new black (6,5/10)
  • Sopranotarrak (9/10)
  • The Wire (Entzuketa) (8,5/10)

The wire eta Breaking bad

breakin bad, serieak, the wire
Hasier Etxeberria

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

6 pentsamendu “The wire eta Breaking bad”-ri buruz

  • Hori suertea Breaking Bad hasiera hasieratik ikusteko aukera dutenena…

    • Donostia Kulturaren katalogoan egiaztatu dudanez, Breaking Baden denboraldi guztiak daude eskuragarri Donostiako liburutegi publikoetan

      • Northern Exposure epez – oso- kanpo itzultzeagatik jarritako denbora-isuna ordaintzean hartu beharko dugu ba, orduan, telesail hain on hau. Ez da oso ona dena entzuten dudan lehen aldia eta azkenean etsi eta ikusi beharko dugu hau ere.

        Gainontzean, aipatu hiru telesailen arteko bakarra ikusi dugunez, ezin hiruren arteko alderaketarik egin. The Wire ikusitakoan, ordea, geratzen den sentsazioa da beharbada beste telesail bikain batzuekin ere pareko gozatua hartzea badagoela, baina, “lan” gisa, berau dela pantailan ikusi duzun “lanik” onena.

        Bidenabar, irakurria dudanez Sopranotarrena Shakespearenetik edaten omen duen lana den bezala, The Wire trajedia greziar klasikoenetik egiten omen du zurrut. Eta, bigarrenari dagokionez, behintzat, dudarik gabe hala da. Ananké edota halabeharra indarra ezin nabarmenagoa dela, alegia.

  • Aurrekoan ere idaztekotan egon nintzen. Izan ere, Sopranotarrekin afizionatu nintzen telesailetara. Ondoren, Six Fit Under osoa ikusi nuen Donostiako Kultur Etxeetan hartuta. Jarraian, The Wire osoa, kutxa dotore bateane erosita. Eta oraintxe ari naiz Breaking Baden bosgarren denboraldia amaitzen.
    Guztietan mamitsuena The Wire iruditu zitzaidan eta gehien “engatxatu” nauena, Breaking Bad, zalantzarik gabe.

    Horiez gain, House ere ikusia dut eta Dowton Abbey eta The Newsroom ikusten ari naiz, DVDak editatu ahala.

    Aurreko sarreran Hasierrek zioen moduan, uste dut telesail hauek literaturaren eta zinemaren “spin off” bikainak direla.

    Gauza da orain, Goenkale eta antzekoak askoz ere probreagoak iruditzen zaizkidala, horien aldean…

  • Amonamantangorri 2013-09-20 16:23

    Fuck. Fuck, fuck. fuck, fuck, fuck… Fuck http://www.youtube.com/watch?v=xtHetIaWZNc

  • Ona da Breaking Bad. Atal batzuen azpitituluak badaude euskaraz: http://azpitituluak.com/euskaraz/1316193388 1. atal inaugurala, eta 4. denboraldiko beste 5 atal. Ez da asko, baina zeozer bada.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude