‘The Guardian’ eta Donostiako pintxo taberna esperimentalak

'The Guardian' webguneko irudia

Britainia Handiko The Guardian egunkariak Donostiako gastronomiari buruzko beste erreportaje bat argitaratu du. Hamaika dira, jada, Donostiako pintxoen inguruan nazioarteko komunikabidetan argitaratu diren artikuluak. Oraingoan, The best experimental pintxo bars in San Sebastian titulupean, Fiona Dunlop kazetari eta gida turistikoen idazleak hiriko hamar taberna aukeratu ditu eta bakoitzaren berezitasunak azaldu ditu. Borda Berri, Zeruko, A Fuego Negro, Astelehena, La Viña, Atari, Txuleta, Hidalgo 56, Casa Senra eta Mil Catas izan dira Dunlopek aukeratu dituen tabernak. Kazetariaren iritziarekin bat zatozte? Hauek al dira Donostiako pintxo taberna originalenak?

(Donostia,1988) Giza zientzietan lizentziatua eta Komunikazioan espezializatua. Datu Kazetaritzan masterra eta 'Noticias de Gipuzkoa' egunkariko kultura kazetaria.