Kritika zinematografikoa: “The Fallout”

Kritika zinemagografikoa: “The Fallout” –
Kritika zinemagografikoa: "The Fallout"

Kritika zinemagografikoa: "The Fallout"Zuzendaria: Megan Park
Urtea: 2021
Herrialdea: AEB

-Eskola-tiroketak Instagramen garaian-

Harrigarria da, erabat surrealista, Estatu Batuetako eskola-tiroketen fenomeno hori izen propiodun kategoria bihurtu izana. Izan ere, 2021 urtean bakarrik, 34 eskola-tiroketa izan dira herrialdean; ez da, beraz, kasu marjinal batzuen kontua, eta ez da harritzekoa zinemagintza amerikar garaikideak jada gaia baten baino gehiagotan landu izana. Hor dira, bada, Gus van Santen Elephant, tragedia hiltzaileen ikuspuntutik ulertu nahian, edota We need to talk about Kevin eta iaz estreinatutako Mass, biak ezbeharra gurasoen ikuspuntutik kontatzen dutela. HBOn estreinatu berri den The Falloutekin, bestalde, tiroketatik bizirik irtendako nerabeen azalean jarriko gara. Megan Parken filmaren aspektu berritzaileena, ordea, gertakizun tragikoa egungo nerabezaroari buruz hitz egiteko aitzakiatzat hartzea izango da. Vadak, istorioko protagonistak, tiroketaren momentua bainugeletan izkutatuta igaroko du Mia Reedekin batera, Instagramen milaka follower dituen eskolako neska popularrarekin. Ezaugarri hau oinarri, eta filmak aurrera egin ahala, sare sozialetan sartuta dagoen gazteriak momentu traumatikoei aurre egiteko dituen estrategiak aztertuko ditu Parkek ikuspegi zeharo interesgarriarekin —eskertzekoa da oraingo honetan Vox Lux eta Polytechnique bezalakoen biolentzia esplizitua ekiditea—.

Gertakari traumatiko zehatz horretatik abiatuta, gidoiak nerabezaroaren bizipen unibertsaletara garamatza: filmean behintzat, biktimen trauma-ondorengo nahasmena ez dago nerabezaroko nahasmen orokorretik oso urrun. Nerabe izan garen denok sentitu ditugu Vadak biziko dituen haserrealdiak eta tristura momentuak, inoiz baino sentikorrago gainera, eta sentimendu-aldaketen zergatia ulertu gabe (tiroketen zergatia ulertu ezingo duen bezalaxe). Baina, esan bezala, badirudi zinemagileari egungo gazteria interesatzen zaiola bereziki, ‘Z belaunaldia’ delako hori, eta haien (edo “gure”) erronka partikularrak: sare sozialekin hezi direnen dinamika interpertsonal berriak, gero eta gazteago agertzen diren antsietateak zein depresioak… Aipatzekoa da filmaren soinu banda-originalaz Finneas O’Connell arduratu dela, Billie Eilishen neba eta berarekin batera musika konposatzen duena, alegia; ondo moldatu du musikariak Eilishen presente dagoen natibo digitalen melankolia puntu hori Parken istoriora.

.

(…)

Kritika osorik irakurtzeko, sartu ZINEA atarian!

Kritika zinemagografikoa: "The Fallout"

Kritika zinemagografikoa: “The Fallout”

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude