The boss

images-1.jpg
Harrituta nauka Bruce Sprengsteenek Barakaldora egingo duen etorrerakin. Bi baldintza bakarrik jarri ei ditu. 1- Inori sarrerarik ez oparitzea, entzun nahi duenak, ordain dezala eta kito. Eta 2, etxean egindako oilasko zopa nahi duela afaltzeko. Bi erabaki horiek gizondu baizik ez dute egiten lehendik ere gizon zena, baina lastima da oilo zoparik gabe geratzea eta, areago, bakailaoa Bizkaiko erara dastatu gabe geratzea. Presaka ibiliko da, seguruenera, munduko zein lekutan oina jartzen duen ikasteko astirik ere gabe. Bestenaz ez da ulertzekoa!

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)