[Zinema Euskaraz] Terra Willy

[Zinema Euskaraz] Terra Willy –

Zineuskadi elkartearen Zinema Euskaraz programari esker, “Terra Willy” Hego Euskal Herriko zinematan ikusgai dago jada, euskaraz.

.

“Terra Willy, planeta ezezaguna” erritmo biziko filma da eta dibertsioa, ikasteko aukera, umorea, hausnarketa eta zientzia fikzioko zinemari eginiko erreferentziak eskaintzen ditu.

Abentura honetan, Eric Tosti zuzendari frantsesak, TAT Productions etxeko lantaldearekin batera, unibertso berri bat sortu du, irudimena dariona, animalia- eta landare-espezie harrigarriz betea, eta aberastasun handia du testuretan, koloreetan eta diseinuan.

Willy mutikoa gurasoekin joango da bidaian, espazioko misio baten harira. Istripu baten ondorioz espazio-ontzia suntsituta geldituko zaie eta Willy airean aterako da larrialdiko kapsula baten barruan. Hala, gurasoengandik urrutiratuko da eta planeta basati eta ezezagun batera iritsiko da. Ondoan izango ditu Buck, biziraupeneko robota, eta Flash, lagun estralurtar berria, eta Willyk berriro gurasoekin elkartzeko modua bilatuko du. Bilaketa horretan, mundu berri liluragarri horretako sekretuak ere aurkituko ditu.

.

[Zinema Euskaraz] Terra WillyNon ikusi

“Terra Willy” ondorengo areto hauetan dago jada ikusgai:

.

Golem Alhondiga (Bilbo)

Multis zinemak (Bilbo)

Golem La Morea (Iruñea)

Printzipe zinemak (Donostia)

Florida zinemak (Gasteiz)

Zugaza zinema (Durango)

Zornotza aretoa (Zornotza)

[Zinema Euskaraz]

 

ZINEUSKADI irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta kide fundatzaileen artean daude Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Euskadiko produktoreen bi elkarteak:IBAIA eta EPE-APV. 2014 urtetik Euskal Irrati Telebista, Festival Internacional de Cine de Donostia San Sebastian S.A. eta Fundación Filmoteca Vasca erakundeak ditu bazkide.