Teresa eta Galtzagorri, bihartik aurrera zinemetan

Teresa eta Galtzagorri, bihartik aurrera zinemetan

Ikus-entzunezkoei dagokionez, ez da erraza izaten haur eta, batez ere, gaztetxoen aisialdirako aukerak euskaraz eskaintzea, eta horregatik da hain pozgarria aspaldi honetan aldian aldian euskarazko film estreinaldi bat izatea.

Bihartik aurrera, “Teresa eta Galtzagorri, adiskidetasunaren magia” izango dugu zinemetan.

.

“Teresa eta Galtzagorrik” Banaka argitaletxeko ipuin homonimoetako pertsonaiak ditu ardatz. Agurtzane Intxaurragak zuzendua eta Dibulitoon Studio gipuzkoarrak ekoiztua, 75 minutuko filmak Juan Luis Carrerasen gidoia eta Joseba Beristainen musika du.

Aurtengo Espainiako Goya sarietan animaziozko filmei dagokiena jasotzeko izendatua dago, zuzendariaren hitzetan “istorio xaloa kontatzen duen film hunkigarria”. 3-8 urte bitarteko haurrentzako ei da aproposa.

.

Teresa eta Galtzagorri, bihartik aurrera zinemetanUdaberria

Iratxoek udaberria ekartzen digute urtero. Galtzagorri lehen aldiz iritsitako iratxoa da. Feriako soinu erakargarriarekin nahasita, gainerako iratxoengandik bereizi da. Eta Samuel eta Vlad-ek harrapatu dute, zirkuko atrakzio gisa esplotatzeko.

Teresa 6 urteko neska da, eta jeloskortasun handia agertzen du neba txikiaren aurrean. Ferian, Galtzagorri ikusi du jendaurrean ikusgai, eta hura gutiziatu du. Galtzagorrirentzat, berriz, ihes egiteko aukera da neska”.

Filma hurrengo zinema aretoetan proiektatuko da:

    • Getxo Zinemak (Getxo)
    • Social Antzokia (Basauri)
    • Multi Zinemak (Bilbo)
    • Florida (Gasteiz)
    • Principe (Donostia)
    • Coliseo (Eibar)
Teresa eta Galtzagorri, bihartik aurrera zinemetan
animazioa, euskara, Goya sariak, haurren zinema, zinema

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude