Tabakalerari buruz (eta 3)

mtx268.jpg
Apustu bat egingo nioke gustura, nahi duenari: ezetz izan Tabakalera orain arte esan diguten guztia. Eta, neurri batean, poztuko naiz, niri ez baitzaizkit kalkuluak ateratzen, zoritxarrez. Ez gara aski, ez gara hain kultura-gose, eta gure politikariek ez dute kultura behar beste maite, batez ere ez badu onura ekonomiko eta propangandistiko agerikorik ekarriko. Azkenean baietz egin gauza erdibideko bat, nolabait, gure orain arteko kultura katxarro publikoak berrantolatzeko balio duen zerbait. Ezetz agertu Tabakaleran ezer berririk, ez gastronomiarik (hortxe dago Sukal Leku estreinatu berria, itxura batean alferrik), ezetz agertu zientzia edo pentsamendurik, ezetz orain arteko hitz potoloetan esandakorik. Ezetz izan etorkizunerako gune estrategikorik. Baietz izan daukaguna kudeatzeko helburuarekin egin nahi den zerbait eta, batez ere, baietz izan etxetzar madarikatu hau lortu genuenez, bete beharko da zerbaitekin. Baietz neuk asmatu. Bost euro, nahi duenari.

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

3 pentsamendu “Tabakalerari buruz (eta 3)”-ri buruz