Tabacalera-rentzat izen bila.

images6.jpg

Honakoa jarri dut Sustatu.com-en. Parte hartu nahi baduzu, hantxe erantzun, otoi.

TABACALERA Kulturuneak izen zatarra du, eta gaztelaniaz, gainera. Barnean TBK (tebeka) deitzen diote, probisionalki. Oraingo zuzendaritza taldea ez da ausartuko halakorik egitera, baina zergatik ez dugu SUSTATUn izen proposamen andana bat egiten?

TABAKOTEGIA balitz, tira, baina behin izena aldatzen hasita, hobe litzateke izanari hobeki erantzungo dion besteren bat aurkitzea. Ez ahantzi, behin eta berriz entzungo dugun izena izango dela, eta hobe, beraz, egokia jartzen bazaio. Seguru asko ez digute kasurik egingo, baina zergatik ez saiatu? Agian proposamen ederrak sortuko dira hemen. Sorkuntzaren gune irekia ez du izan nahi, ba, TABACALERAk? Txarren txarrenean, izenak baztertzeko balioko du. Ez ala? Neu hasiko naiz, lotsa apur batez: IOLA. Bai, IOLA. Irudi Ola-ren laburdura. Bigarren bat ere proposatuko nuke SOLA (Sorkuntza Ola), baina gaztelaniaren auzokidetzak kalte egiten dio. Ene ustez bi silabakoa behar luke, eta esaten erraza MOMA-ren antzera. Izan ere “Garaikide” hitz luzeegia da zernahitarako. Eta “Ikusentzuneko”, zer esanik ez.

(Eta bide batez, txiste txar bat: Donostian, Urumea ibaiaren gainean dago TABACALERA, baina gehitxo izango da harentzat IBAIGANE proposatzea, ezta?)

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

8 pentsamendu “Tabacalera-rentzat izen bila.”-ri buruz

  • Tabacalerarentzat izen bila…

    "Tabacalera" izen desegokia dela iritzita, izen berriak proposatzeko jolasa abiatu da Sustatu-n. Agian ez da deusetarako izango, baina tira, KGNG (Kultura Garaikidearen Nazioarteko Gunea) edota CICC (Centro Internaciona de Cultura Contemporá…

  • Sinto-me nascido eta ez SIENTO-ME

  • Eskerrik asko oharrarengatik. Aldatu dut jada.

  • Mandasko Dukea 2007-03-24 10:32

    Eraikinak eta kultur edukiak herri ondaren diren moduan, leku izenak ere herriaren ondare dira. Tabacalera izena donostiarren ondare da, eta ez du zentzurik hori aldatzen ibiltzeak. Tabacalera Tabacalera da.

  • Nire proosamena: Real Sociedad Club de Audiovisuales.

  • Barkatu. Oso txarra izan da nire txistea. Lotsauko ninduke Joxean Muñoz enteratzeak… Ai ene!

  • Izena zatarra dela oso subjetiboa da.

  • […] Blogarien artean ere izan da hizpide. Hasier Etxebarriak izen bat topatzeko eztabaida abiarazi zuen berean, eta baita Sustatun ere. Azken honetan, egun batzuk lehenago, politikeoz betetako inaugurazioaren berri eman zuten, eta euskarak beste behin ere jasan duen utzikeriaren testigantza luzatu ziguten, di-da batean. […]