Soitu.es amaitu egin da

Soituko erredakzioko lagunak
Ezkerreko bizarduna da Sindo Lafuente zuzendaria eta tixort marraduna Borja Echevarria zuzendariordea

Ez zeukaten erraza asmoa ongi burutzea, baina El Mundoren interneteko edizioarekin diru zaparrada bat ematetik zetorren Soitu sortu zuen kazetari taldea.

Hala ere Madrilgo aeroportuko atentatuaren osteko bertsio desberdinak zirela eta, borrokan ibiltzen ziren beti Pedro Jota Ramirez eta Sindo Lafuente interneterako zuzendaria. Azkenean honek eta bere kideek alde egin behar izan zuten El Mundoren itzaletik eta euren hedabide propiala sortu. Paperaren krisiari usaina hartu, eta sarean egin zuten apustua.

Geuk ere asko zor diogu Soituri, han ibili baiginen ia urtebetean kolaboratzaile gisa, eta aukera izan genuen bertatik bertara ezagutzeko esperimentua. Beraz, nolabait, ZuZeu honek ere badu harekiko zorra.

Oraintsu egon zen Sindo Lafuente ETBko  Nikdutnick saioan hizketan, baina ez zuen etorri denaren aztarnarik agertu inondik, nahiz eta, ezagutzen dugunontzat, formalegia egon zen elkarrizketan.

Azken finean, betikoa da arazoa: finantzazioa. Soituk beti ukan du BBVA atzetik, kapitalaren erdiarekin (beste erdia lan bidezkoa zen), baina orain  kitxo esan du bankuak, lehen, “esperimentalagoak izateko” eskatzen zuen bitartean.

Besarkada bat Madrilgo Cochabamba kaleko erredakzioan lagun egin genuen hainbati: Sindo Lafuente, Sofia Ruiz Velasco, Pilar Portero, Borja Echevarria… eta erredakzioko hainbat eta hainbat jende jator.

Pena handia iruditzen zaigu gertatutakoa, eta hedabideetako krisi txorrotxiotua, are iruditzen zaigu krisiago orain, eredu berrien atzetiko ahaleginek ere egiten baitute porrot. Antza.

BBVA, hedabideak, Internet, Lafuente, Soitu
Hasier Etxeberria

ALUA MUNDUA ! Idazlea, kazetaria, gidoigilea, blogaria... Euskaldunon Egunkaria eta ZuZeuren sortzaileetakoa. ETBn hamaika saio zuzendu eta aurkeztutakoa. (Argitaratutako Liburuak)

6 pentsamendu “Soitu.es amaitu egin da”-ri buruz

  • Cancamusa… http://www.perspicalia.com/post/mobuzz-dans-y-la-economia-de-la-cancamusa

  • Hasier Etxeberria

    Iñaki, guztiz interesgarria zure estekako artikulua. Egia borobilak ageri dira bertan. Euskaraz ere asmatu behar genuke hitzen bat gaztelaniaren “cancamusa” hori esateko. Hala ere, Soitu.comen kasuan, ez dut uste “cancamusa” baten aurrean gaudenik, edo bederen ez da ohikoa: pagatzaile (galtzaile) bakarra Espainiako bigarren bankua izan da. Erabiltzaileak, aitzitik, oso gustura ibili direla dirudi eta profesionalak ere bai. Beraz, beste ezpal batekoa izan dela iruditu zait eta ez “inor mareatuz, dirua azkar egiteko manera bat” bakarrik. Beste zerbait izan da Soitu.

  • Bihar Berrian honi buruz izango da artikulua. Egia da Soituren Interneteko jarduna oso interesgarria egin zaigula askori. Baina, nolabait plan ekonomiko hori… zure jarduna banku baten eskutik ia bakarrik uzten baduzu… Itxi gabe ere banku horrek hedabide baten kontrol handia izango luke. Horrelako jokoak beti dira arriskutsuak, baina ondo atera izan balitz? BBVAk kontrol handia izango luke hedabide Interneteko hedabide berritzaile horretan.

    Hala ere, Soitu.es inguruan komunitate handia bildu da. Benetako komunitate bat. Uste dut Soitu.es-en bidea hori izan daitekeela, komunitate honen inguruan birsortu. Ez dakit, goiz da esateko, baina beharbada hau ez da Soitu.es-en azken arnasa.

  • Bai, egia da Espainiako bigarren bankua izan dela galtzailea. Hala ere, niretzat argia da kasu hauek haien arteko antza dutela. Adi bestela paragrafo honetara: “Fulanito tiene una visión (normalmente se ve a sí mismo dando la vuelta al mundo en yate con una bailarina rusa), Fulanito le levanta X millones a algún inversor o al banco, Fulanito funda su startup y contrata a unos cuantos individuos. Entonces empiezan a fundirse alegremente la pasta.” Eta, nola deituko diogu euskaraz “cancamusa”ri?? 

  • Olala… interesgarria oso zure esteka, Hasier. Lagunei pasa diet…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude