Shen Yun: sektak finantzatzen artearen bidez

Shen Yun: sektak finantzatzen artearen bidez –

Joxe Rojasek Teknopataren Txokoa blogean.

Azken asteotan interneten ibili bazarete, seguru nago ikusi dituzuela Shen Yun ikuskizunaren iragarkiak: niri agertu zaizkit Youtuben, hainbat egunkari digitalen publizitatean, telebistan ere ikusi dut baten bat… Irudi dinamiko eta ederrekin, Txinako arte-adierazpide tradizionaletan oinarritutako ikuskizun ederra iragartzen dute. Urtarrila amaieran Euskal Herrira datoz, Bilbora eta Donostira, eta aitortu behar dizuet tentatuta egon naizela sarrerak erosteko. Ikusgarria ematen du kontuak benetan:

Kontua da, informazio apur bat bilatzen hasi, eta berehala kendu zaidala nire txin-txinak horretan gastatzeko gogoa. “Txina komunismoaren aurretik” lelo horrek argi asko uzten du ikuskizunean badagoela asko Txinako erregimenarekiko disidentzia politikotik. Arrasto horrek eraman nau lehen informazio multzo batera. Ikuskizun honen atzean Falun Dan eta Falun Gong izenekin ezagutzen den taldea dago. Bada, talde hori ofizialki sekta hondatzailetzat joa du Txinako Gobernuak eta, adibidez, ikuskizuna Mexikon ibili denean, Txinako enbaxada jo ta ke saiatu da emanaldiak geldiarazten.

  • Aber, Joxe, baina ikuskizunak Txinako erregimenaren aurka egiten badu espresuki, eta Txinako erregimenaren estiloa ezagututa, beharbada normala -eta ez oso sinisgarria- da Txinako gobernuak Shen Yunen aurkako oharrak zabaltzea, ezta?
Seongho Jimmy Cha Dance competition finals
Shen Yun taldeko Seongho Jimmy Cha dantzaria, via WIkimedia Commons

Hombre, ba bai, litekeena da Txinako gobernua artista disidente talde baten aurkako zaborra hedatzen ibiltzea. Are gehiago, polemikarik ere ez da falta izan, administrazioak edo antzokiek hainbat emanaldi azken orduan beertan behera utzi ondoren, Katalunian eta Madrilen adibidez. Baina kontua da badirela arrastoak, susmoak baino gehiago pizteko Shen Yun ikuskizunaren izaera sektarioaz:

  • Ikuskizunaren webgune ofizialean bertan ematen diren azalpenetan, nire neuri behintzat garondoko ileak tentetu dizkidaten esaldiak daude, edozein talde sektariok sinatzeko modukoak. Hona batzuk , gaztelerazko bertsioan agertzen diren bezalaxe:
    • En una época, China era conocida como “la tierra de lo divino”. Esto reflejaba la creencia de que su gloriosa cultura había sido transmitida desde lo más alto. La gente buscaba la armonía entre el Cielo, la Tierra y la humanidad, y dejaba que las cosas siguieran su curso natural.
    • Estas cortas historias describen vívidamente relatos muy queridos del pasado. Sus héroes encarnan las virtudes más exaltadas de la civilización china, y transmiten moralejas que siguen siendo relevantes en nuestros días.
    • Cuenta la leyenda que la moda tradicional china estaba inspirada en la vestimenta que se usa en los Cielos.
    • Hay algo que une a los artistas de Shen Yun más allá de las artes escénicas. Estos artistas también tienen una búsqueda espiritual y un camino en común. Meditan juntos, estudian enseñanzas juntos y se esfuerzan por vivir en base a los principios de verdad, benevolencia y tolerancia. Su autodisciplina es notable, y creen que cultivar el corazón es la manera en que podrán crear un arte bello y sublime.

Ikuspegi artistikotik kalitate eta ikusgarritasun handiko ikuskizuna ematen badu ere. Taldeak berak ez du ezkutatzen ez bere intentzionalitate politikoa ezta, neurri berean ez bada ere, espirituala ereWikipedian bertan zein han-hemenka jasotako hainbat lekukotzatan, argi eta garbi salatzen da ikuskizunaren zati handi bat adoktrinamendu politiko-erlijiosoa egiteko saiakera zabar samarrez beteta dagoela, tartean Falun Gong sektaren sortzailea Karl Marx bera desagerrarazten laser izpi moduko batez ?.

Total: emanaldi ikusgarria, seguru, baina sarrera erosiz gero, zure dirutxoek sekta baten poltsikoak betetzen bukatuko dute. Zuek egin nahi duzuena, e? Nik paso ?

Shen Yun: sektak finantzatzen artearen bidez

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.