Sexu anal seguru eta osasuntsua izateko gakoak

Sexu anal seguru eta osasuntsua izateko gakoak –

Sexu anal seguru eta osasuntsua izateko gakoak

Pertsona gutxik hitz egiten dute sexu analari buruz. Ez da ohikoa horrelakoei buruzko aipamenik egitea lagun artean, eta komunikabideetan ere ez da gehiegi irakurtzen sexu-praktika horri buruz, gizarte-mailan gertatzen dena islatzen baitute nolabait. Uzkiaren inguruan nolabaiteko lotsa dagoelako eta harekin eta haren bidez gozatzeko modu anitzak daudelako. Dena den, hobe da zenbait gauzari buruz hitz egitea, izan ere, praktika osasungarria eta egokia izan daiteke bikoteko bi kideentzat.

Min egin dezake, baina saihestu dezakezu                   

Mito zabaldua dago, a priori, praktika horrek mina eragiten duela. Egia balitz, sexua bera bezain zaharra den praktika sexual hori ez litzateke bikoteen gustukoenetako bat izango, kideen generoak axola gabe. Hala ere, uzkia berez lubrifikatzen ez denez, ohikoa da uzki-sartzeak eragozpen batzuk sortzea, baina horiek, guztien zorionerako, erraz gainditu daitezke.

Zenbait gomendio sexu anal errazagoa eta minik gabea izateko 

  • Lubrifikatzaile sintetikoak erabili. Oso eraginkorrak dira, bai gizonetan, bai emakumeetan.
  • Lasaitu eta gozatu. Egindako esaldia dirudi, baina tentsiorik gabe egotea ezinbesteko baldintza da uzkiko sarketaz gozatzeko. Zergatik? Uzkiko esfinterra uzkurtu egiten da beldurrak estresatuta edo geldiarazita zaudenean; aldiz, lasaitu egiten da kitzikapenaren mugan eta plazeraren bilaketan zaudenean.

 

Irakurri artikulua osorik kaixomaitia.eus-en blogean.

 

Sexu anal seguru eta osasuntsua izateko gakoak