Sextinga tresna gisa

Sexu-kitzikapenezko ustutze batetik harago, sextinga tresna gisa hauteman dezakegu, egoera askotan benetan baliagarria izan dakigukeen tresna gisa.

Kitzikapena

Sexting-a erabiltzen dugu, oro har, nolabaiteko tentsio sexuala arintzeko, fantasiak garatzeko, maitaleekin harreman intimoa izateko. Azken batean, une jakin batean sentitzen dugun asaldura hori, kasu honetan, helburu bat lortzeko bitarteko gisa erabiltzen dugu.

Arauak

Garrantzitsua da zenbait arau betetzea. Hauek ez dira berdinak mundu guztiarentzat, pertsona bakoitzak bereak baititu eta batetik bestera edo maitale batetik bestera alda baitaitezke. Bakoitzaren mugak argi izatea da garrantzitsuena, eta errespeturik handiena, noski.

Sextingean hasi aurretik ere izan behar da errepstia; izan ere, norbait nahi ez duen zerbait egiteko behartzea, beldurtzea edo presionatzea ez da aukera bat. Eta horrela ikusten baduzu, berehala utzi beharko zenioke beste pertsona batzuekin horrela komunikatzeari.

Inplikatutako pertsonen nahiaren barruan, eta esperientzian edo topaketa birtualean errespetua izatea ezinbestekoa da. Las Vegasen bezala, sextingean gertatzen dena sextingean geratzen da. Eta horren barruan sartzen dira elkarrizketak, fantasiak, audioak, argazkiak edo bideoak.

Ez gurutzatu marra gorria

Norbaitek beste pertsona batekin sextinga egitea erabakitzen duenean, pertsona horrekin bakarrik egitea erabakitzen du, ez ezagutzen duen jende guztiarekin. Horrek esan nahi du zuk edo beste pertsonak argazki bat bidaltzea erabakitzen baduzu, argazki hori elkarrizketa horretan bakarrik geratu beharko litzatekeela, ez dela meme bat bihurtu beharko, ezta interneten birarazi ere, zure konkisten berri emateko, inori barre egiteko eta bere bizitza edozein modu bihurriz hondatzen saiatzeko.

Hirugarrenekin eduki pribatua partekatzea delitua da. Zure uneko maitalearengandik iritsi zaizun material erotikoa birbidaltzea delitua da. Norbaiti xantaia egiten saiatzea material hori argitaratuta, delitua da. Baimenik gabe argitaratzea, delitua da. Jardun aurretik, hausnartu ea zuzen jokatzen ari zaren, zer ondorio izan ditzakeen horrek, eta nola eragingo lizukeen zuri biktima izanez gero. Errespetu eta enpatia pixka bat, mesedez.

Dibertsiorik gabe ez du balio

Sextinga dibertigarria izateari uzten badio, definizioz, existitzeari utzi beharko lioke, gelditu, eta pertsona horrekin errepikatzea merezi duen planteatu. Sextinga, sexu arrunta bezala, bikotekidearekin, sareetan ezagutu dugun pertsona batekin edo ausaz, bizitzako gauzak direla eta, konfiantza eta irrika hori eman dizun norbaitekin gozatzeko egina dago.

Errespetua eta eszitazioa dagoen bitartean, jokoak ez du jartzen dituzuenak baino muga handiagorik. Saia zaitezte esperientzia aberasgarria izan dadin, eta ez damutzeko moduko zerbait.

Tresna bat

Urrutiko kitzikapen izateaz gain, sextinga oso tresna baliagarria izan daiteke beste helburu batzuetarako. Hasierako grina hori galdu duten bikoteetan, egunean zehar tonu handiagoko elkarrizketetan murgiltzea atsegingarria izan daiteke, eta txinparta piztea, berriz topo egitean su har dezan.

Irakurri artikulua osorik kaixomaitia.eus.-en blogean.

 

Jostailu erotikoak: onurak eta nola has zaitezke erabiltzen?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude