Zer duzu buruan “Sekula ikusi ez duzun Coen anaien filmetxoa”-ri buruz

  • Zinea zinetik elikatzen da, ez dago dudarik, literatura literaturatik bezala eta, oro har, arte bakoitza bere aurrekotik edanez asebetetzen den bezalaxe.
    Coen anaien zatitxo honetan —zergatik esaten ez dakidan arren—, agerikoa egin zait Tarantinoren “Pulp Fiction” ikusi izanak, nire baitan are pisu handiagoa ematen diola ageri den gertaerari. Eta ezer jakin gabetan iruditzen zait, aldi berean, Coen anaiek eta Tarantinok ez dutela oso lagun izan behar euren artean. Ez dutela festa berean inoiz topo egingo. Nola diren gauzak mundu korapilatu honetan, kamarada.