4 pentsamendu “Seiko urrea”-ri buruz

  • BALAKLABAK dio:
    Telebistari begira jarri nintzen larunbat eguerdian. Tentsio handiarekin ikusi nuen saioa hasierako “gauza guztien kontra egoteko idazten dut” bikain horretatik bukaeraraino. Tentsioa diodanean benetan ari naiz, tentsioa gero eta handiagoa, minutuz minutu. Tentsioa, agian, batzuetan ezer ulertzen ez nuelako ala agian bideoetako neurrigabeko “optimismoagatik” (kazetariena batez ere). Araña es a aracnófobo lo que optimismo periodístico… a realismo optimista (?) Geratzen al dira realistak bigarren mailara jaitsi zirenetik? Ja-ja (jua).

    Dena dela, gustatu zitzaidan saioa orohar eta noski, tentsio deskarga potenteak ere izan nituen zorionez barre algara moduan, nik neuk behartutakoak batzuk eta zuek besteak. Adibidez, baten batek soziopatia eta paranoiaren apologia egin zuenean eta, batez ere, beste batek “jar gaitezen buruarekin pareta jotzera” ideia proposatu zuenean.

    Azkenean, uste dut, gaiaren muinaren ideia egitea lortu nuela.
    Plato dotorea eta menua ere bai.
    Zorionak orduan!

    PD: ez nekien hau hemen jarri edo goiko postan. Akojonatuta idazten dut alua munduan.
    😉

  • Gaurko Berria-n, Hemeroteka atalean, Ana Urkizaren artikulu bat, Deia-tik aterata, lehengo eguneko Sautrelako Festaren inguruan (antza). Beste ikuspegi bat, zalantzarik gabe. Hemen kopiatzen dut, norbaitek interesa balu:

    “Festa

    Festa batean izan naiz oraintsu. Ospakizun batean, hobe esan. Ilusioz joan nintzen. Kultur produktu baten egonkortzea suposatzen zuen ospakizuna zelako eta, bertan, ezagun askorekin egoteko parada izango nuela pentsatu nuelako.

    Ospakizunaren hasierako protagonisten hitzak, betikoak izan ziren: esker onekoak. Izen batzuk aipatu ziren, hala ere. Batzuk. Eta kolpatu egin ninduen. Batzuk aipatzen direnean, normalean, asko eta asko uzten baitira kanpoan.

    Aipatu hitzok, ez zeuden prestatuta. Momentuan apailatutakoak baizik. Prestatuta zegoena, ordea, oturuntza izan zen. Bertaratu ginen guztion harridurarako, hala nahiko baitzuten antolatzaileek, bai aurkezte moduz eta bai jakien kalitateari dagokionean, sukalde moderno, berri eta goi mailako batez zerbitzatu gintuzten.

    Euskal Telebistaren despliegea ere kontuan hartzekoa: albistea jasotzeaz gain, ondoko egunotan programa anitzetan erabiltzekoak izan diren elkarrizketak edo korteak, giroa, etab., jaso ahal izan ziren. Antolatzaileek halaxe nahiko zuten, honakoan ere.

    Jendea, aldiz, taldetan bildu zen. Interes taldetan. Talde txikietan. Betiko taldeetan. Jendeak halako olatu amorfoak sortzen zituen, telebistako kameren inguruan batzuek, eta interesekotzat jotzen diren bizpahiru pertsona gonbidaturen inguruan besteek.

    Festak, figura edo pertsona batzuk goraipatzeko balio izan zuela iruditu zitzaidan (produktuaren inguruan, noski). Baina leinu bat izaten jarraitzen dugula ikusi nuen. Oso endogamikoak, oso endozentrikoak, baita egozentrikoak ere. Eta «ego»ak hegaldarazteko diru publikoa erabiltzea…

    Ez zitzaidan iruditu, Tabacalera bezalako espazio berri eta etorkizunera begirako batean egindako festa hartan arnastutako giroa, nik amestu nahiko nukeen euskal kulturaren izaera berriaren argazkia zenik.”
    ANA URKIZA

  • Internetez ikusteko aukerarik izango al da?

    Mersi

  • Aritz, oraingoz ez, baina Sautrela maiz errepikatzen dute astean zehar (ETBSat-en ere bai). Programazioa begiratu eta zorte pixka batekin…