Sautrela saio berezia, gaur, ETB1en: ‘Hasier Etxeberria: lagunen bisita’

Sautrela saio berezia, gaur, ETB1en: ‘Hasier Etxeberria: lagunen bisita’

Gaurkoan Hasier Etxeberriaren omenez, ‘Hasier Etxeberria: lagunen bisita’ izeneko saio berezia eskainiko dugu ETB1en, 22:15ean. Aurkezle, idazle eta kazetariaren ibilbidea aztertuko dugu bere lagun eta lankideen testigantzak jasoaz.

Klikatu jarraian aurrerapena ikusteko:


Hasierren ibilbide oparoa gogoratuko dugu idazle eta lagunen ahotan. Besteak beste, Bernardo Atxaga, Koldo Izagirre, Harkaitz Cano, Joxerra Gartzia, Joxe Austin Arrieta, Lander Garro, Juan Luis Zabala, Gorka Arrese eta berarekin lan egiteko aukera izan zuen Zuhaitz Gurrutxaga lankidearen hitzak entzungo dira saio berezi hontan.

1983an hasi zen Hasier Etxeberria ETBn, eta, ‘Sautrela’n ez ezik, ‘Zopa Haundi’, ‘Arkupe’, ‘Farenheit’, ‘Beti Eskamak Kentzen’, ‘Babel’, ‘Ez Dago Larrosarik’, ‘Hizkamizka’ eta ‘Euskaldunak’ kultur saioetan ere jardun zen.

Gaur, hilak 3 dituela, 22:15ean ETB1en.

Sautrela saio berezia, gaur, ETB1en: 'Hasier Etxeberria: lagunen bisita'

Sautrela saio berezia, gaur, ETB1en: ‘Hasier Etxeberria: lagunen bisita’
Beñat Sarasola, berezia, Hasier Etxeberria, Sautrela

Zer duzu buruan “Sautrela saio berezia, gaur, ETB1en: ‘Hasier Etxeberria: lagunen bisita’”-ri buruz

  • Joxemari Arbelaitz 2017-04-03 14:07

    Berarekin nire harremana, kokapenaren ondoren etorri zen.
    E.I.T.B. Jatetxetik oso urbil geratzen zen.
    Eta gero Sautrela, Miramongo Parkean hasi zen grabatzen.
    Lanetik atera eta bazkaldu baino lehenago maiz etortzen zen.
    Aperitifa bat hartuz, tableta atera eta erditikan banatzen diren betaurrekoekin lanean jarraitzen zuen, beti norbaiten esperoan, idazleren bat, kamararen bat, gidoilari bat, kazetari bat edo lan taldekoren bat.
    Nere ustetan begirale sena zeukan, gazte asko animatu zituen idaztera.
    Kultur munduko jende asko ezagutzeko aukera eman zidan.
    Faltan botatzen ditut berarekin pasatzen nituen solasaldiak, kezkak, gastronomiaz, politikaz eta egunerokotasunak harrapatzen dizun zeozerretaz.
    Asko lagundu zidan, adibidez webeko testuak bereak ziren, kartan sartzen nituen platera berrien hitzak eta guzti.
    Hasier niretzat koktel muduko norbait izan da.
    Osagaiak:
    Xaxatzailea
    Artistaren sena
    Talde egilea
    Zorrotza
    Perfekzionista
    Ironikoa
    Irrifartsua
    Zuzena, gustatzen ez bazitzaion jandako plateren bat, garbi adirazten zizun, hi Joxemari hau hobetuko dek esaten zidan.
    Fina eta elegantea aldi berean, handia buruz, gorputz eta bihotzez.
    Alua mundua
    Mila esker
    Joxemari

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude