Sautrela 460: Arantza Urretabizkaia, Oihenart aforismo lehiaketa eta Hari hauskorrak

Sautrela 460: Arantza Urretabizkaia

Hogei urte baino gehiago igaro dira Alardea dela eta Irun eta Hondarribian gatazka piztu zela. Gehienoi aski harrigarria zaigu nola defendatu eta praktikatu dezaketen Alarde Baztertzailearen aldekoek emakumeen kontrako halako jarrera gordin eta argiak. Jarrera horiek pairatu behar izan duten artekoa dugu Arantxa Urretabizkaia, zeina 1996tik engaiatu zen Hondarribiako Alardean emakumeen berdintasunaren aldeko borrokan. Urte hartan Alardean parte hartzenSautrela 460: Arantza Urretabizkaia, Oihenart aforismo lehiaketa eta Hari hauskorrak saiatu eta bortxaz egotzi zituzten emakumeetako bat izan zen, eta ordutik urtero desfilatu izan du, zaparrada zein ekaitz, Jaizkibel konpainiarekin. Aspalditik izan du buruan esperientzia lazgarri horien inguruan idaztea, eta horren emaitza da hain justu Bidean ikasia (1993-2016). Liburu egiati bezain gordina da, fikzioaren lanabesak erabiltzeari uko egiten ez diona. Urretabizkaia eta Bidean ikasia izango dira, bada, aste honetako saioaren ardatz.

Erreportajean, bestetik, literaturaren baitan bigarren mailakotzat jotzen den genero batengan jarriko dugu arreta; aforismoan. Izan ere, badira zenbait urte EHUko Filosofia fakultatean Oihenart aforismo lehiaketa antolatzen dela, eta horren harira, lehiaketaz zein aforismo generoaz mintzatuko zaizkigu Antonio Casado da Rocha eta Ekaitz Goikoetxea.

Saioaren amaiera aldera gure kolaboratzaile beteranoa etorriko zaigu gurera, Juan Luis Zabala. Betiko legez iraganeko liburu bat berreskuratu eta komentatuko digu, kasu honetan poema liburu bat, Rikardo Arregi Diaz de Heredia-ren lehen liburua, Hari hauskorrak. Bukatzeko, Baionako Elkar, Garoa, Hitz eta Katakrak liburu dendetako gomendioak izango ditugu orobat.

Hau guztia, ohiko legez, larunbatean izango dugu ikusgai, 15.00etatik aurrera, ETB1en.

Saioa osorik ikusteko klikatu hemen
Sautrela 460: Arantza Urretabizkaia, Oihenart aforismo lehiaketa eta Hari hauskorrak
etb, literatura, Sautrela

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude