Sautrela 451: Asier Serrano, Musika eta literatura, eta Hautsaren kronika.

Sautrela 451: Asier Serrano, Musika eta literatura, eta Hautsaren kronika.

Asier Serrano idazle ezaguna dugu gure literaturan. Lubaki Bandaren sortzaile izan zenetik, etenik gabe idatzi ditu liburuak; poemategi, narrazio zein nobelak. Horretaz gain, musikari moduan eginiko lana ere azpimarratzekoa da, EH Sukarrak eta Lorelei taldeetan zein bakarka. Serranok bulkada poetiko berezia izan du azken aldian, eta horren emaitza dira aurten argitaratu dituen bi poema-liburuak: Ate osteko itzalak eta Linbotarrak. Biak ere sarituak izan dira; lehena, Irun Hiria sariarekin eta bestea Xabier Lete sariarekin. Bi liburu horien inguruan mintzatuko gara Serranorekin. Bakoitzak bere izaera izaki, azalduko digu zertan ezberdintzen diren eta ze helbururekin idatzi zituen. Gainera, haien harira sortu duen ikuskizun poetiko-musikalaren berri ere emango digu.

Sautrela 451: Asier Serrano, Musika eta literatura, eta Hautsaren kronika.

Bestetik, Bob Dylanen Nobel Saria dela eta sortu den polemikari erantzunez, gure biltegiko erreportaje bat berreskuratuko dugu, hain justu literatura eta kantugintzaren arteko harremanaz diharduena. Bertan ikusiko ditugu Juan Carlos Perez, Ruper Ordorika, Anari, Imanol Ubeda eta Jose Luis Otamendi auziaz hizketan. Kantuen letrak ere literatura ote dira? Kantua genero literario bat izan liteke?

Juan Luis Zabalak Inazio Mujika Iraolaren narrazio liburu bat komentatuko digu, 1994. urtean argitaratutako Hautsaren kronika. Haren ipuin liburu ezagunena den Azukrea belazeetan-en gerizpean geratu zen akaso, baina aski gomendagarria dugu halaber Zabalak esplikatuko digun gisara.

Hau guztia, ohiko legez, larunbatean izango dugu ikusgai, 15.00etatik aurrera, ETB1en.

Saio osorik ikusteko klikatu hemen

Sautrela 451: Asier Serrano, Musika eta literatura, eta Hautsaren kronika.