Sautrela 444: Goiatz Labandibar, Imre Kertesz, Azalaren kodea

Goiatz Labandibar hand

Sautrela 444: Goiatz Labandibar, Imre Kertesz, Azalaren kodea

Goiatz Labandibar idazlearen bisita izango dugu aste honetako Sautrelan. Literatura eta argazkigintzaren artean jauzi eginez, Fotogramak ipuin bilduma osatu du idazleak. Hamaika argazki aukeratu ostean, irudian ageri dena oinarri gisa hartu eta ipuinak osatu ditu Goiatz Labandibarrek. Woodstock, Espainiako Gerra Zibila edota Hego-afrikako apartheida bezalako testuinguruetan hartutako argazkiak ditu idazleak aipagai, baina istorio bilakatzerakoan oso eguneroko egoerak agertzen ditu, maiz, ukitu vintage edo klasiko batek lagunduta.

Erreportajean Imre Kertesz idazle hungariarrari begira jarriko gara. Idazlea denon ahotan jarri zen 2002an Literaturako nobel saria eskuratu zuenean. Behin-betiko aztarna, ordea, hamarkada batzuk lehenago argitaratutako Zoririk ez lanean utzi zuen. Holokaustoa nerabe baten ikuspegitik kontatu zuen tonu xalo bezain krudela nahastuta. Geroztik argitaratutako lan gehienetan giza basakeria izan ditu aipagai Kerteszek. Zoririk ez eleberria Urtzi Urrutikoetxea idazle eta kazetariak itzuli zigun euskarara eta berak emango dizkigu Kerteszi buruzko argibide guztiak.

Juan Luis Zabalak Miren Agur Meaberen poesia lan gogoangarri bat ekarriko digu: Azalaren kodea. 2000. Urtean argitaratutako lanean, bor-bor jarri zituen Meabek sentimendua, identitatea eta erotismoa irudikatzeko kode berriak.

OHARRA: Sautrelak, maiatzean zehar, aldaketa jasango du emisio orduan. Ohi bezala 15:00etatik aurrera emititu beharrean, 12:00etatik aurrera izango da ikusgai ETB1en.

Osorik ikusteko klikatu hemen
Sautrela 444: Goiatz Labandibar, Imre Kertesz, Azalaren kodea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude