Sautrela 439: Pako Sudupe, Dadaismoa eta Atoiuntzia

Sautrela 439: Pako Sudupe, Dadaismoa eta Atoiuntzia

Saiakera bat izango du ardatz aste honetako Sautrelak. Pako Sudupek XX. mendeko euskal intelektualik adierazgarrienetako bati buruz idatzitako lana ekarriko digu: Txillardegiren borroka abertzalea. Arlo askotan nabarmendu zen Txillardegi, baita literatura eta hizkuntzalaritza gaietan ere; saiakera honetan, ordea, Txillardegiren pentsamendu politikoa aztertu du Sudupek. Haren ibilbide politikoa gogora ekarri eta egungo optikatik aztertuko dugu Suduperen saiakeraren bitartez.

Sautrela 439Erreportajean Dadaismoa izango dugu mintzagai. Bere buruarentzako definiziorik nahi ez zuen korronte artistiko gisa aurkeztu zen dadaismoa XX. mende hasieran. Geroztik, ezarritako arau artistikoengandik ihes egin ohi du Dadaismoak. Mugimendu eklektikoa izaki, literaturan ere utzi du aztarna, baita gure literaturan ere, ageri diren lorratzak urriak diren arren. Ismael Manterola eta Jon Kortazar arte irakasleek gerturatuko digute dadaismoa.

Juan Luis Zabala Edorta Jimenezen ipuin-liburu batekin etorriko zaigu, 90eko hamarkadan argitaratutako Atoiuntzia lanarekin. Iragan mendeko istorioak kontatzen ditu, betiere, bazterreko eta portuetako giroa ardatz dutenak.

Hau guztia, ohiko legez, larunbatean izango dugu ikusgai, 15.00etatik aurrera, ETB1en.

Saioa osorik ikusteko klikatu hemen
Sautrela 439: Pako Sudupe, Dadaismoa eta Atoiuntzia