Sautrela 436: Tere Irastortza, Mendi literatura eta Koaderno gorria

Tere IrastortzaAste honetako Sautrelan Tere Irastortzaren bisita izango dugu. Azken lau urteetan libururik kaleratu gabe egon ostean, Mundua betetzen zenuten poema liburua kaleratu du idazle zaldibiarrak. Gertukoen heriotzak utzitako arrastoak agertzen ditu 80 poemetan barrena. Heriotza, samina eta maitasuna bezalako gaiak tartekatzen ditu. “Maitasuna ere badago, eta hortaz, heriotzak osatu ere egiten gaitu”, esan izan du Irastortzak.

Erreportajean mendizaletasunak gure letretan utzitako arrastoari begira jarriko gara. Juanra Madariaga idazle eta mendizaleari irakurria diogu mendizaletasunaren gaia gutxitan jorratu dela gure literaturan. Nola da posible hain mendizalea den herriak, mendizaletasuna hain gutxi islatu izana bere literaturan? Galdera horretaz gain, Madariagaren beraren azken liburua izango da erreportajeari hezurdura emango diona: Espedizioa. Idazleak Shisha Pangmara egindako espedizioan bizitakoak kontatzen ditu. Tontorreraino eraman zuen Unai Elorriagaren SPrako tranbia liburua. Goian zegoela irakurri zuen azken atala. Sautrelak, bere txikian, noski, espedizio horixe bera emulatu gura izan du Madariagarekin, eta Astxiki mendira (Urkiolako Parke Naturala, AbadiƱo) eramango du literatura.

Juan Luis Zabala 1990eko hamarkada hondarreko liburu batekin etorriko zaigu: Arantxa Urretabizkaiaren Koaderno gorriarekin. Urretabizkaiaren hirugarren nobela da Koaderno gorria. Euskal Herriaren eta Venezuelaren artean banatutako ama eta haurren arteko harremanak kontatzen dira bertan.

Hau guztia, ohiko legez, larunbatean izango dugu ikusgai, 15.00etatik aurrera, ETB1en.

Saioa osorik ikusteko klikatu hemen
Tere Irastortza
euskal telebista, Hasier Etxeberria, Koaderno gorria, literatura, Mendi literatura, Sautrela, Tere Irastortza

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude