Sautrela 435: Eduardo Apodaka, Sareinak eta Panpinen erreinua

Sautrela 435: Eduardo Apodaka, Sareinak eta Panpinen erreinua

Sautrela 435: Eduardo Apodaka, Sareinak eta Panpinen erreinuaAste honetako Sautrelari saiakera batek jarriko dio hezurdura, Eduardo Apodakaren Identitatea eta anomalia liburuak. Gizarte hipermodernoaren barruan euskal identitateak duen bideragarritasuna arakatzen du Apodakak, horretarako, oinarri gisa edozein identitate eraikitzen duten kode, sentipen eta zentzu komunak baliatuta. Hitz laburrez, honakoa da Apodakak egiten duen irakurketa: euskal identitatea deritzon hori ez da identitate oso bat izatera iristen. Nolabait, gure errealitate soziologikoan ez dugu erabateko euskal identitaterik eta hortxe sortzen da, anomalia.

Erreportajean ikuspegi feminista batetik aztertuko dugu gure literatura. Sareinak taldeak 9 urte bete ditu euskal letrak betaurreko moreekin irakurri eta hedatzen. Urtemugaren ospakizuna Gernikako Astran egin zuten, Irati Jimenez eta Eider Bilbao idazleekin mahai-inguru bat osatuta. Sautrelak ez zuen topaketa hura galdu. Feminismoaren ikuspegitik mugarri diren euskal lanak, azken urteotan izandako bilakaera eta hemendik aurrerako erronkak izango ditu hizpide erreportajeak.

Juan Luis Zabalak 80ko hamarkadako liburu bat ekarriko digu: Mikel Hernandez Abaitua idazlearen Panpinen erreinua ipuin-liburua. Bost ipuin mardul dira, eta argitaratu zenetik hamarkadak igaro arren, gaurkotasunik ez du galdu liburuak.

Hau guztia, ohiko legez, larunbatean izango dugu ikusgai, 15.00etatik aurrera, ETB1en.

Saioa osorik ikusteko klikatu hemen
Sautrela 435: Eduardo Apodaka, Sareinak eta Panpinen erreinua
euskal telebista, Hasier Etxeberria, literatura, Sautrela

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude