Sautrela 430: 2015eko uzta literarioaren azterketa

Sautrela 430: 2015eko uzta literarioaren azterketa

Ezohikoa izango da zapatu honetako Sautrela. Ohiko elkarrizketa, erreportaje eta liburu gomendioak albo batera utzirik, 2015ak eman duen uzta literarioa aztertuko dugu. Liburu aipagarrienak zeintzuk diren, joera berririk sortzen ari ote den, gure dendetan zer saltzen den,… Mahai-inguru bat baliatuta, iazkoak emandakoa aletu eta erronka berriei buruz jardungo dugu. Idazleen elkarteko lehendakari Jasone Osoro, Beñat Sarasola literatura kritikaria, Garoa liburu-dendako Imanol Agirre eta Juan Luis Zabala literatura kritikaria izango dira gurekin.

Hau guztia, ohiko legez, larunbatean izango dugu ikusgai, 15.00etatik aurrera, ETB1en.

Sautrela 430: 2015eko uzta literarioaren azterketa

Saioa osorik ikusteko klikatu hemen

Sautrela 430: 2015eko uzta literarioaren azterketa