Sautrela 428: Patziku Perurena, auto-zentsura eta Urregilearen orduak

Sautrela 428: Patziku Perurena, auto-zentsura eta Urregilearen orduak

Zapatu honetan irekiko du Sautrelak aurtengo leiho literarioa. Patziku Perurena etorriko zaigu besapean bere azken lana dakarrela: Hilen xarma, Leitza eta inguruetan azken hiru mendeetan izandako heriotza bortitzen bilduma. Ikerketa etnografiko baten parekoa da Perurenaren azken lana. Historia, memoria eta ondarea bildumatu ditu udal, epaitegi eta elizetako artxiboak arakatuta.

Erreportajean auto-zentsura izango dugu aipagai. Hausnarketa bat egingo dugu euskal letretan auto-zentsurak duen tamainaz eta formaz. Zein gai baztertu diren aipatu, eta horrek euskal gizartea aurrerakoia edo atzerakoia dela erakusten ote duen egingo dugu gogoeta. Berriki ospatutako Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka baliatu genuen gure idazleak hausnarrean jartzeko.

Juan Luis Zabalak Pako Aristiren Urregilearen orduak liburua ekarriko digu. Hainbat istoriok harilkatutako liburua da Aristirena, herriaren eta hiriaren arteko harremanez jarduten duena, hainbat istorio bi tabernatan harilkatzen dituena. Erein etxeak argitaratu zuen Urregilearen orduak 1998an.

Hau guztia, ohiko legez, larunbatean izango dugu ikusgai, 15.00etatik aurrera, ETB1en.

Sautrela 428: Patziku Perurena, auto-zentsura eta Urregilearen orduak

Saioa osorik ikusteko klikatu hemen

 

 

 

 

 

 

Sautrela 428: Patziku Perurena, auto-zentsura eta Urregilearen orduak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude