Sautrela 417: Karmele Jaio, literatura erotikoa eta Jolasean

Aste honetako saioan azken urteotako gure idazle arrakastatsuenetako bat izango dugu protagonista. Bere lehenengo poema liburua idatzi du Karmele Jaiok, Orain hilak ditugu, eta liburuaren karietara izango dugu gure artean. Narratiba lanengatik da ezaguna Jaio, bere ipuin eta nobelengatik, baina oraingoan generoz aldatu zaigu poema liburu soil eta zuzen bat idazteko. Normalean alderantziz izaten da ohikoena idazle askoren ibilbidean, poesiarekin hasi eta ondoren etortzen dira nobela eta enparauak; nolatan egin du horrela Jaiok? Nola sortu ote zaio orain poesiarako bulkada hori? Horretaz guztiaz mintzatuko gara idazle gasteiztarrarekin.

Erreportajean, erotismoa izango dugu mintzagai. Literatura erotikoa urria izan da gurean, eta, saio honetan, bere historiari buruz jardungo dugu. Zeintzuk dira gure literatura erotikoaren erreferenteak? Zergatik literatura erotikoaren urria gurean?

Azkenik, eta literatura erotikoaz ari garela, Beñat Sarasolak Joxean Sagastizabalen Jolasean liburua ekarriko digu. 1983an ikusi zuen argia nobelak, eta gure literatura erotikoan mugarri bat ezarri zuen. Askok literatura erotikoaren aitzindaritzat dute Sagastizabalen lan hau.

Ohiko legez, larunbatean izango dugu ikusgai, 15.00etatik aurrera, ETB1en.

Sautrela 417: Karmele Jaio, liburutegien etorkizuna eta Kcappo Tempo di tremolo

Ikusi saioa osorik hemen

Karmele Jaio, liburutegien etorkizuna eta Kcappo Tempo di tremolo

(Sautrela 417)

 

Beñat Sarasola, Hasier Etxeberria, Karmele Jaio, Kcappo, liburutegia, literatura, Orain hilak ditugu, Pako Aristi

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude