Sarako Idazleen Biltzarra astelehenean

Batzuek Durangoko liburu azokarekin konparatu izan dute, baina ez dauka zerikusirik. Bai, Sarako Idazleen Biltzarrean ere, liburuak dira erdigunean, baina batez ere idazleak. Hasierako izena horrela zuen: Euskal Herriko Idazleen Biltzarra, baina urteak etorri urteak joan, herriaren izenarekin identifikatu izan da, eta jende anitzentzat Sarako Idazleen Biltzarra bihurtu da.

NTA0Ng==

Aurten 28. izanen da, eta usaian bezala Pazko astelehenarekin iraganen da, alegia datorren astelehenean, apirilaren 25ean. 100 bat berrikuntza plazaratuko dituzte egun horretan, eta hamarnaka idazle bertan egonen dira irakurlearekin haien esperientzia, ideiak eta iritziak elkartrukatzeko. Egun osoan hainbat obren aurkezpena entzuteko aukera ere izanen da, tartean, Joxe Migel Barandiaranek Sarari buruz idatzitako Bosquejo etnográfico de Sara liburuaren itzulpenena, orain arte gazteleraz baizik ez baitzen. Kattalin Totorikak itzuli du frantsesera eta Ataungo Aizpuru anaiek euskarara.  

Besta giroa nahi dutenentzat, Saran ez dago Plateruenarik, baina bai, lasai ederrean trago bat hartzeko Herriko Etxeko Edantegiaren terraza. Durangoko kalapitarekin zerikusirik ez, baina literaturzaleentzat idazleekin hitz egiteko eta egun goxoa pasatzeko aukera polita. 

Informazio gehiago hemen.

Irudia | Sarako Idazleen Biltzarran | Sarako Turismo bulegoa | Creative Commons By SA

GAUZA AGERIA