Beach Boys La Olan, rock legenden itsasoa surfeatzen

Beach Boys La Olan, rock legenden itsasoa surfeatzen –

Iragan mendeko bigarren erdiko musika popularra du erakusgarri orain urte gutxi Sondikako La Olan sortutako Music Legends jaialdiak, izan ere, Bilbon ibilbide luzeko artistak oholtzaratzen dituen izen bereko zikloa du oinarri.

Datorren asteburuan, ekainaren 14 eta 15ean, bi egunetan hamar talde eta bakarlari izango dira jaialdian jotzen, eguneko bost, eta kantu banarekin aurkeztuko dugu bakoitza, astelehena ez dadin horren aldapa gora gerta.

Beach Boys La Olan, rock legenden itsasoa surfeatzenRock doinuak zaharrunoen kontua dela aspaldi onartua dugu, eta beste horrenbeste esan behar dugu oraingoan ere. Bluesera lerratutako Sondikako Music Legends jaialdian, aiton-amonak izango ditugu oholtzan, Beach Boys hilezkorretatik hasita -kasu, Brian Wilson gabe!-; pareko afixa burua dezente gazteagoa bada ere, Ben Harper. Eskarmentu handiko musikari bikainak guzti-guztiak, eta euskal rockaren aitzindari nagusienetakoa den Anje Duhalde etxeko ordezkari, (Mississippi Queen & The Wet Dogs eta Amann & The Wayward Sons gazteekin batera).

Paraje paregabea da La Ola, eta iaz sekulako jaialditzarra suertatu zen, hurbileko giro lasai eta atseginean. Aurten, aipatutako izenez gain, Suzanne Vega, Paul Collins Beat, Little Steven, Watermelon Slim edo Katty, Daisy & Lewis entzuteko parada ere izango da.

.

.

Ekainak 14, ostirala

Ekainak 15, larunbata

Beach Boys La Olan, rock legenden itsasoa surfeatzen

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude