Reala, ehun urtez bihotzean

Reala, ehun urtez bihotzean –

Reala, ehun urtez bihotzean
Realaren historiako lehenego Liga eskuratu zuten jokalariak.

Ehun urtek askorako ematen du. Momentu ahaztezinak eta une gogorrak. Poza, irrifarreak, oihuak, eta bakardadea, tristura, malko zuri-urdinak. Azken hauek ari dira gailentzen azken urteotan. Garai ilunak Realarentzat eta Reala ehun urtez bihotzean eta ahotsetan izan eta dutenentzat.

Andoni Egaña bertsolari zarauztarrarenak dira hitzak eta Mikel Erentxun abeslari donostiarrak konposatu du musika. Ekaina hasieran grabatu zen kantu honetan Leire, La Oreja de Van Gogh taldeko abeslaria,  Alex Ubago, Asier Gozategi, Mikel Erentxun eta Andoni Egaña berak parte hartzen dute, besteak beste.

Ereserki berri honetaz  gain, Realaren ehun urteak ospatzeko ekitaldi aunitz ari dira prestatzen. Abuztuan, Cristiano Ronaldo, Kaka eta konpainia beste inork baino lehen ikusteko aukera izango dute jarraitzaile txuri-urdinek, Real Madrid izango baita  ziurrenik mendeurreneko partidako arerioa. Eta Irailaren 7rako klubaren museoak ateak irekiko ditu. Ospakizunetako programazioa, argazki eta bideo historikoak, eta askoz gehiago topatuko duzu real100.org wegbunean.

Realaren mendeurreneko abestia. Andoni Egaña / Mikel Erentxun

Ehun urtez aupa Reala, beti Reala, bihotzean,

ehun urtez aupa Reala, beti Reala ahotsetan.

Ehun urtez bizi izaten badaki maiteminak,

oso harro daramatzagu, kolore txuri-urdiñak.

Ehun urtez aupa Reala, beti Reala, bihotzean,

ehun urtez aupa Reala, beti Reala ahotsetan.

Hondartzan abiatu eta, hasi ginen Ondarretan,

garenera iritsi gara, Atotxa eta Anoetan.

Ehun urtez aupa Reala, beti Reala, bihotzean,

ehun urtez aupa Reala, beti Reala ahotsetan.

Oroimenak gordetzen duen, barreneko poz-poza,

Puertollano edo Atotxa, El Molinon,  Zaragoza.

Irabaztean apaldu, galtzean galdu ongi,

harrobia hor daukagu, balio horien harrobi.

Ehun urtez aupa Reala, beti Reala, bihotzean,

ehun urtez aupa Reala, beti Reala ahotsetan.

Ehun urtez aupa Reala, beti Reala, bihotzean,

ehun urtez aupa Reala, beti Reala ametsetan.

 

Realak bere lehenengo Liga txapelketa irabazi zuen 80-81 denboraldian. Denboraldi haren kronika duzue bideo honetan.

Eta hemen argazki bilduma bat, nostalkigoentzat.

Reala, ehun urtez bihotzean

[@mrlasa] Komunikazioa da nire mundua eta horretan egiten dut lan, Donostian, azken boladan. Estrategia, marka, komunikazio politikoa, kultura. Interneten ere hainbat saltsatan ibili naiz (nabil), besteak beste, Zuzeu honen sorreran.

Zer duzu buruan “Reala, ehun urtez bihotzean”-ri buruz