Rafa Ruedaren “Foto zaharrak”

Rafa Ruedaren “Foto zaharrak” –

Rafa Rueda musikariak lan berria argitaratuko du aurki, eta hauxe du aurkezpen kantua:

Rafa Ruedaren "Foto zaharrak"“Rueda” deituko da mungiarraren lan berria, Zart kolektiboaren eskutik aurki kaleratuko dena. “Gitarra, ahotsa, elektronika eta literatura uztartu ditu zortzi kantuz osatutako bere bakarkako seigarren lan luzean Rafa Ruedak. Lan berri honetan, Inge Muller, Joseba Sarrionandia, Iñigo Astiz, Audre Lorde, Mari Luz Esteban, Josu Goikoetxea eta Elena Olaberen testuak musikatu ditu. Jon Agirrezabalagarena (WAS) izan da ekoizpen artistikoaren, grabaketaren eta elektronikaren arduraduna; Bilboko “El Tigre” estudioan burutu dute lana”.

Azaroaren 20ra arte, aurresalmenta eskaintza berezia duzu lana eskuratzeko.

“Foto zaharrak” argitaratzear den diskoaren lehen singlea da, “agur esaten jarraitzeko modu bat” Rueda beraren esanetan, Iñigo Astiz poetaren hitzekin ondua.

Rafa Ruedaren “Foto zaharrak”