PuntuKoma web sailak nazioartera egin du salto

PuntuKoma web sailak nazioartera egin du salto –

– PUNTUKOMA WEB SAILAK NAZIOARTERA EGIN DU SALTO –

PuntuKoma euskaraz egindako lehen 4k web saila Estatu Batuetan oinarrituta dagoen Dekkoo plataforman ikusi ahal izango da. Aste honetatik aurrera, PuntuKoma bere katalogoan gehituta dago eta jatorrizko hizkuntzan azpitituluekin ikusiko da.

Dekkoo edonon aurkitu daitekeen ikus-entzunezko kolekzio gay handiena duen plataforma gisa aurkezten da eta Estatu Batuaz gain, Irlandara eta Britainia Handira bideratuta dagoen plataforma da. Nabarmentzeko salto garrantzitsu bezala ikusten dute egileek, batez ere, izan dezakeen oihartzun eta zabaltze aukeragatik, eta are gehiago, euskarazko audio originala mantentzeagatik.

Dena dela, ez da lehenengo aldia PuntuKoma nazioarteko beste plataformetara zabaldu izan dena, izan ere, Poloniako LGTBIQ+ kolektiboko Outfilm plataformak pasa den urtearen bukaeran erosi zuen web saila. Eta Etxaparek lagunduta Poznanen aurrestreinaldi bat egiteko aukera izan zuten Maialen Sorzabalbere eta Amaia Rojo gidoilariek eta Jokin Etxeberria produktoreak.

 

-PUNTUKOMA WEB SAILAK NAZIOARTERA EGIN DU SALTO-
Seriefilo Ugalde

Seriefiloa naiz.

Zer duzu buruan “PuntuKoma web sailak nazioartera egin du salto”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude