[Zinema Euskaraz] Pokemon Pikachu Detektibea

[Zinema Euskaraz] Pokemon Pikatxu Detektibea –

Zinema Euskaraz programaren barruan, “Pokemon Pikachu Detektibea” estreinatuko du bihartik aurrera Zineuskadik:

.

Bihar estreinatuko da “Pokemon Pikachu Detektibea” filma zirraragarria Hego Euskal Herriko aretoetan. Istorioa Harry Goodman detektibea desagertzen denean hasten da. Horrek, Tim, bere 21 urteko semea, gertatutakoa ikertzera behartzen du. Pikachu detektibeak, Harryren Pokemon bikotekideak, ikerketarekin laguntzen du. Oso detektibe maitagarri eta dibertigarria da, mundu guztia harrituta uzten du, baita bere burua ere!

Tim eta Pikachu elkarren artean era ikaragarrian komunikatu daitezkeela konturatzen dira eta elkarrekin abentura hunkigarria biziko dute misterio bitxia argitzeko. Pistak bilatzen dituzte Ryme hirian neonez argitutako kaleetan. Hiria metropoli moderno erraldoia da non gizakiak eta Pokemonak mundu hiperrealista batean elkarrekin bizi diren. Pokemon pertsonaia ezberdinekin egingo dute topo eta elkar bizikidetza baketsua suntsitu eta Pokemon unibertso osoa mehatxatu dezakeen konplot beldurgarria argitara emango dute.

[Zinema Euskaraz] Pokemon Pikachu Detektibea

.

Honako aretoetan egongo da:

  • Golem Morea (Iruñea)
  • Zugaza (Durango)
  • Meatzari Aretoa (Muskiz)
  • Getxo Zinema (Getxo)
  • Max Ocio (Barakaldo)
  • Multicines (Bilbo)
  • Golem Alhondiga (Bilbo)
  • Usurbe Antzokia (Beasain)
  • Antiguo Berri (Donostia)
  • Niessen (Errenteria)
  • Florida (Gasteiz)

.

EiTBrekin akordioa

EiTBren eta Zineuskadiren arteko elkarlanari esker, 2018an 12 film estreinatu ahal izan dira areto komertzialetan eta 120.000 ikusle izan ditu Zinema Euskaraz programak, estreinaldiak eta eskoletako zirkuituak gehituta.

Gazteenek zinema euskaraz gozatzea du helburu Zineuskadik eta EiTBk berritu duten akordioak. Hartara, akordio honi esker, HIRU3 haur komunitateko kideek hainbat abantaila izango dituzte 2019 osoan zehar Zinema Euskaraz programaren eskutik antolatzen diren estreinaldietan parte hartzeko (sarrerak, merchandising-a, etab.). 2018an zehar 7.592 kidek hartu zuten parte HIRU3ren zozketetan; 2017an baino 1000 kide gehiagok. Aurten ere, bide beretik jarraituta, txikienentzako estreinaldi bereziak, Zinegabonak egitasmoa eta ekitaldi berritzaile gehiago jarriko dira martxan.

2018an 8 film eskaini ditu TINKO Elkarteak, adinaren arabera sailkatuta: “Grufaloa” (3-4-5 urte), “Koko Dragoi Txikia” (3-4-5 urte), “Albert” (6-7-8 urte), “Luke & Lucy” (67-8 urte), “Asterix & Obelix” (9-10-11 urte), “Tarzan”  (9-10-11 urte), “Pan” (12-13-14 urte), “Pikadero” (15-16 urte). Emaitzei dagokionez, programak 2018an guztira 73.278 ikusle izan zituen 314 emanalditan, eta 43 udalerri eta 297 ikastetxek hartu zuten parte. Gainera, Irudi Biziak Elkarteari esker ere 5562 ikaslek “Aurora” filma gozatzeko aukera izan dute.

[Zinema Euskaraz] Pokemon Pikachu Detektibea [Zinema Euskaraz] Pokemon Pikachu Detektibea

ZINEUSKADI irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta kide fundatzaileen artean daude Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Euskadiko produktoreen bi elkarteak:IBAIA eta EPE-APV. 2014 urtetik Euskal Irrati Telebista, Festival Internacional de Cine de Donostia San Sebastian S.A. eta Fundación Filmoteca Vasca erakundeak ditu bazkide.