Poesia #ezindakabitu, ezta Ean bertan ere

 

Poesia #ezindakabitu

Poesia #ezindakabitu, ezta Ean bertan ereAhuspez eta zirkinik egin barik egon beharrak etxean preso gaitu; halandaze, ez dugu Eako Poesia Egunetara joaterik izan aurten, lastima!

Gauzak horrela, eta Umap-en arabera uztailaren 18an, zapatuan, #ezindakabitu traola –“Poesia ezin da kabitu” zen jardunaldien leloa- gurean joera izan zela profitatuta (edo trending topic esaten da?), twitter bidez bertako ekitaldien berri eman dutenei txio eta argazkiak ostuta kronikatxo bat osatzea deliberatu dugu…

 

Barikua

Eako Poesia Egunak“Joxe Azurmendi 60ko poesiaren eraberritzean”-hemen olerkiak, Armiarmaren eskutik-berbaldiak ireki zituen Eskolondoko liburutegian, barikuan, Alaitz Aizpuru eta honen laguntzaile Xabier Mendigurenen ahotik.

Hiru egunak berbaldi banarekin esnatu ziren Ean, eta musika ere egunero-egunero izan dute, izan eguerdiz ala gauez. Barikuan Josu Landak aurtengo gonbidatua, Miguel Hernandez, aurkeztu zuen kantuz; @txerren-en arabera, “Josu Landa jauna itzulpengintza musikatuaren frontean. Edo atzeguardian. Denadelakoan txukun”.

Eskolondoko emanaldia, antza, Eskolapeko “Karratura”ren ordu berean kantatu zen, Naroa Gaintzak gidatutako 22m2 laukotearena -deustuarrak berak argitu zuenez, (Karlos Aranzeguiren partez) Nacho Beltran baterian zela-.

 

 Zapatua

Berbaldi, kantaldi eta performance; bazkari, antzerki eta errezitaldi; poesia kabitu ezinik ibili bada Ean, zapatua zuen egunik emankorrena. “Izugarria aurtengo Eako Poesiak Egunakeko egitaraua. Zorionak antolatzaileei!” zioen literatura ekimenak antolatzen eskarmentua duen @gotzonbarandi-k, eta  “Zer litzateke Euskal Herria antolatzaile xume eta inurri langile gabe? Militante eta isilpeko lan barik? Eatik Ortzaizera Biba zuek!” gehitu @iPatxi lagunak.

CKL-BO2WsAAAH8Q“Poesia (zubi bat) bertsolaritza” gaia eta Iñigo Aranbarri lagun izan zuen Maialen Lujanbiok Eskolondoko liburutegiko berbaldian, goizez; “aretoa gainezka, jendea adi Maialen Lujanbio entzuten”, laburtu zuen kronika @karmelolanda-k, eta “Ona zen baina ez da #ulertu bertsoa, jasoa, publikoa bikaintasuna edo komunikazioa Maialen Lujanbio poesia zubia bertsoa” idatzi, makina bat txiotan berbaldia laburtzen saiatu zen @armiarma-k -beraiena da argazkia ere-.

Portusolon, “Kapital publikoa (Atlantikoaren aurrean)”, Jose Luis Otamendiren ahotik: “Dirua zoriontsua da, baina jendea ez!”.

Bazkalostean, ITU bandaren txanda, “Ituskizuna” performancea Bedaronan -zalantza dugu argazkia bertokoa edo aurretik egina ote den-; @zaldumendi-k idatzitakoaren arabera… “ITU banda gertutik jarraitxu biakou… Eakopoesia egunetako aurkikuntza”… gustatu zena.

Poesia #ezindakabitu

Iluntzean disziplina ezberdinetako artisten uztarketa Eskolondoko “Kafkaren aulkia” ikuskizunerako:
Itxaro Borda, Uxue Alberdi, Andoni Egaña eta Pello Ramirez@txikerretxeak emanaldiaren kronika eman zuen, marrazkitan-.

Gauez, aurreko eguneko moduan, bi proposamen aukeran. Metrokoadroka sormen laborategiaren antzerki emanaldia batetik Eskolondon –“gure azken uda dantza teatrala”, zioten twitter-en-, “Su izan nahi: hildakoak, senideak eta maskotak” -publikoa algara batean, antza-; eta Anariren kontzertua Eskolapen bestetik, “Zure aurrekari penalak” azken lana aurkezten -publikoa guzti-guztiak kantatzen, antza-.

Zapatuan gainera, emanaldi batzuk marrazten ibili ziren Gorka Belasko (@txikerretxea) –“kaleartekoari ere poesia dario Ean”, idatzi zuen-, eta Ramon Lejardi (@RLejardi): “Pena marrazteak ez nau itxiten poemak eta musika entzuten, baina aukera ederra egonda gaur Eako moilan”, idatzi zuen domekan.

Domeka

Kontu batzuk txioetara ekartzen ez diren arren, zapatuko gau laburra dexente luzatuko zuen askok seguruenera, Ea berbaldi luzeetarako eta parrandatxorako batzar aproposa ere bada-eta!

Domeka Miren Agur Meabek esnatu zuen, berriro ere Eskolondoko liburutegian, “Nire arestiar lauburuak” berbagai hartuta eta Karmelo Landaren laguntzarekin. Eako udatiarra zen Aresti eta urtero dago presente poesia egunetan, aurten Meaberen irakurketa pertsonal batean.

Eguerdi partean, hitzordu bikoitza Moilan:

Baga, poesia errezitaldia, Antonio Casado da Rocha, Tere Irastortza, Joan Mari Irigoien eta Mikel Antza olerkariekin, Beñat Barandiaran musikaria lagun zutela. Irigoien Ean entzule bazen ere, bere poemak Ainhoa Alberdiren ahotsean eman zituen; Antza, ezinezkoa zuenez Ean presente egotea, Oier Guillanen bozak ordezkatu zuen -Leire Bilbaok egin zituen gidari lanak-; hara familia argazkia!

Biga, Tenpora taldearen zuzenekoa, “Mundu berria” ezagutzera emateko. Boskotea Beñat Barandiaran gitarristak, Itsaso Etxebeste baxu jotzaileak, Hasier Oleaga bateria jotzaileak, Juantxo Zeberio teklatu jotzaileak eta Elene Arandia kantariak, eskarmentu handiko musikariek osatzen dute; azken honek, @elarandia-k, “egun zoragarria gaurkoa Ean” laburtzen zuen atzokoa.

12

Igande bazkalostean, eta azkenburuko legez Natxituko bolatokian, Jule Goikoetxea, Kattalin Miner eta Danele Sarriugarteren #Erractus errezitaldia, sorburu Ean bertan izan zuena iaz. Atzokoan laudorio galantak jaso zituzten, besteak beste @AhotsLejardi eta @BikitxuB-ren  txioetan. “Zorionak. Gozatu ein dogu. Ezin ukatu: gehiago nahi genuen. Askoz gehiago!” zioen batak; “Zorionak emanaldoagatik! Mila bider ikusita ere oilo ipurdia jarriko zait! besteak.

Emakumeak nagusi Poesia Egunetan, taulan eta taulatik kanpo.

Poesia #ezindakabitu

Domekan Belaskok bakarrik utzi zuen Lejardi laguna, baina artista marrazkiekin bezain fin eta prestu ibili zen Landa irakaslea, marrazkilariaren lana argazki sorta honetan jasotzen:

e0ndoan duzuen argazkiarekin eta “Iluntzea Eako portuan. Eguna badoa, zuek gure artean geratu zarete. Eskerrik asko guztioi” txioarekin bukatutzat ematen zituen egunak @Eakopoesia-k, ikusmira ederrak hanka egiteko baino betirako (irailera arte, esan nahi baita) bertan gelditzeko gonbitea egiten badu ere. Jardunaldietako kontu ofiziala izan dugu, Karmelo Landarekin batera, Eako Poesia Egunetako berri emaile eta argazkilari finena eta gu hornitu gaituztenak.

 

* Jardunaldien “benetako” kronikak irakurri gura dituenak, badu nora jo:

a
Erramun Landa, afixaren egilea.

 

Berria egunkarira (Nagore Ares Amaya).

Argia astekarira (Antonio Casado de Rocha).

Naiz atarira (Danele Sarriugarte Mochales).

 

Poesia #ezindakabitu, ezta Ean bertan ere…

Poesia #ezindakabitu

Poesia #ezindakabitu

ZUZEUko erredakzio kide